Jardunalia. ARRISKU-KAPITALA: Finantziaketa zure neurrira Euskadiko Parke Teknologikoen Sarean

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Etorkizunaren aldeko apustua egiteko unea da, enpresa-ekimen berritzaileak sustatzeko unea, eta, horregatik, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak jardunaldi baterako deia egiten dizue, gure enpresen proiektuak finantzatzeko iturriak ezagutu ahal izateko. Ekitaldia irailaren 16an izango da, 9:30ean, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean.

Jardunaldi honetan gure inguruan ditugun arrisku-kapitaleko funtsetako batzuk aurkeztuko dira, publikoak zein pribatuak. Amaitzean, nahi duten enpresek hizlariekin biltzeko aukera izango dute.

EGITARAUA

9:30     Ongietorria

Itziar Epalza, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko Zuzendari Nagusia

9:35    Arrisku-kapitaleko Funtsak
  • Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa
    Jorge Aranzabe,  Zuzendariorde Nagusia
  • Seed Capital Bizkaia

Oscar Ugarte Gamboa, Zuzendari Gerentea

  • Elkargi – Fineco

Enrique Sáez, FINECOko Kontseilari Delegatua

  • Ekarpen

Javier Aguirre, Zuzendari Nagusia

10:30  Galderetarako tartea
10:45  Atsedenaldia /Kafea
11:00  Elkarrizketa pertsonalak

(Eskaera egiteko erantsita doan dokumentua bete eta izen ematea egiterakoan plataformara igotzea derrigorrezkoa da)

Bilerak eskatzeko formularioa

IZENA EMAN HEMEN 

Partekatu

Beste berri batzuk