José Luis García Donoso, GES-eko zuzendari nagusi berria izendatu dute

Albisteak, Bizkaia

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean dagoen GES enpresako zuzendari nagusi berria orain arte enpresako operazio eta eraikuntza zuzendaria izan da

GESeko eguzki-jarduera eta jarduera eolikoa munduan instalatutako kapazitate totalaren % 5ekoa da

José Luis García Donoso, orain arte energia berriztagarrien soluzioak eskaintzen dituen GES enpresako operazio eta eraikuntza zuzendari izan dena, konpainiaren zuzendari nagusi izendatu dute.

José Luis Garcíaren ibilbide profesionala Grupo Industrial CL taldeari lotuta egon da 2006tik, urte horretan hartu baitzuen korporazioaren zuzendaritza teknikoa. Gainera, bere ibilbidean zehar, José Luis eraikuntza zibileko proiektu handien buru izan da hainbat administrazio publiko eta bezero pribatuekin. 2014tik aurrera, zuzendaritza teknikoa eta inbertsio-zuzendaritza garatu zituen Grupo Industrial CL taldean, eta enpresak erositako instalazio berrietan birmoldaketa- eta hazkunde-proiektuak zuzendu zituen, bai eta horien kudeaketa ere.

Azken hilabeteetan, GESen barruan bere dedikazioa handitzen joan da: Supply Chain, Operazio- eta Ingeniaritza arloen birmoldaketa sakona zuzendu du eta proiektuak ahalik eta ondoen abiarazteko sail bat sortu du.

Izendapen honekin, GESek erreferentzia izateko jarrera hartzen du trantsizio energetikoak sektoreari ekarri dizkion etorkizuneko erronka eta aukeren aurrean, GES aspalditik ari baita eredu horretarako prestatzen ingeniaritza eta eraikuntza taldeak indartuz.

Partekatu

Beste berri batzuk