Kanadako konposite materialen sektoreak eskaintzen dituen aukerei buruzko jardunaldia hartu du Arabako Teknologi Parkeak

Araba

  • Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, SPRIren bitartez antolatu du jardunaldia, Kanadako Enbaxadaren, Euskadiko Aeronautika eta Espazio klusterraren eta Gaiker-IK4 zentroaren laguntzaz.

_DSC0585Kanadako Composites Innovation Centre-Manitoba Inc. erakundeko arduradunak Euskadin izan dira, composite materialekin lan eginez, aeronautika eta automozioa bezalako sektoreetan sortzen diren negozio eta lankidetza aukerak zeintzuk diren ezagutzea emateko. Kanadak eta Euskadik aeronautika, automozio, fabrikazio aurreratu, bioteknologia eta energia sektoreak bultzatuz eraiki eta sendotzen dute beren lehiakortasuna. Horregaitik, gaur Arabako Teknologi Parkean egin den topaketan, sektorea bultzatzeko sustatu dituzten estrategiak eta esperientziak partekatu dituzte; aldi berean, enpresei jakinarazi diete zeintzuk diren sektoreak eskaintzen dituen negozio aukerak.

Jardunaldian parte hartu dute  Yves Belliveau, Kanadak Espainian duen Enbaxadako agregatu komertzialak, Sean Mckay, Composites Innovation Centre zentroko presidente eta zuzendari nagusiak, Mª Pilar Gonzalez Gotor CDTIkoak,  Edorta Larrauri Gaiker-IK4koak , Rocco Liaioia ITRBkoak eta Fernando Campo Aernnovakoak besteak beste.

Composite materialak plastikozko materialak dira, teknologikoki aurreratuen dauden sektoreetan erabiltzen diren prestazio onenak dituztenak. Kanadak composite materialen arloko gaitasun eta aplikazio ugari biltzen ditu sektore aeronautikoan: aeroegiturak, gas-turbinako motorrak, eta sistema mekanikoak, hala nola lurreratzeko trenak.  Baina beste sektore batzuetan ere aplikatzen dira, esaterako, automozioan, fabrikazio aurreratuan, bioteknologian eta energian.

Kanadako Composite Materialen sektorea, oso sektore aktiboa da, 300 bat enpresa eta 50.000 langile inguru biltzen dituena. Bere merkataritza- eta berrikuntza-potentzialari esker, lider bihurtzen ari da nazioarteko merkatu askotan; gainera, kluster boteretsuak ditu aeronautikaren eta automozioaren sektoreetan, baita energia eolikoaren alorrean ere, azken hau delarik oraintsuago garatu dena.

Partekatu

Beste berri batzuk