Kirol-jardueren egutegi berria Arabako Teknologia Parkean

Urteko bigarren hiruhilekoan, Arabako Teknologia Parkeak bertako enpresetako langileen artean horren harrera ona izan duten eta dagoeneko Parkeko agenda sozialean sartuta dauden kirol-jardueren aldeko apustua egiten jarraitzen du.

Izandako arrakastaren ostean, hurrengo hilabeteotan mantendu egingo dira honako hauek: runningeko entrenamenduak Martín Fizekin eta Zumba, GAP eta Pilates+Hipopresiboak Syna Fitnessekin. Izandako eskaera dela eta, astelehen eta asteazkenetan Pilateseko eta Hiporesiboetako beste talde bat eratzea pentsatzen ari dira (eskariaren arabera).

2. HIRUHILEKOKO BERRIKUNTZA

Berrikuntza moduan, hiruhileko honetan BOOTCAMP (haien sasoia edozein izanik ere gizon-emakumeei egokitutako entrenamendua) diziplina jarriko dugu abian. Gaitasun aerobiko hobea lortzea eta giharren indarra handitzea dira ekintza horren helburuak eta horretarako ariketa funtzionalak egiten dira. Informazio gehiago eta izen-emateak: plansocialalava@parke.eus

RunningFiz  / Astelehen eta asteazkenetan 13:30-14:30/ 18€ /hilean

Zumba / Astelehen eta asteazkenetan 14:05-15:00/ 75€ / hiruhilekoa

GAP / Asteazkenetan  15:05-16:00/ 45€ /hiruhilekoa

BOOTCAMP / Astearte eta ostegunetan  13:30-14:15 / 25€ /hilean

Pilates eta hipopresiboak:

Taldea 1:    Astelehen eta asteazkenetan 13:10-14:00 / 75€ /hiruhilekoa

Taldea 2:    Astearte eta ostegunetan 13:10-14:00 / 75€ /hiruhilekoa

Taldea 3:    Astearte eta ostegunetan 14:00-14:50 /75€ /hiruhilekoa

Taldea 4:     Ostiraletan 14:00-14:50 /45€/hiruhilekoa