Koldo Ayesta Zaballa eta María del Camino Alegre Martínez, “AISIATEK+1” X. Herri-Lasterketako Irabazle
300 bat pertsonak hartu dute parte lasterketa ezberdinetan. Bildutako dirua Txorierriko “Gure Señeak” Elkarteari emango zaio.
Koldo Ayesta Zaballa, gizonezkoen kategorian, 0:36:46ko denborarekin eta María del Camino Alegre Martínez, emakumezkoenean, 0:46:25ko denborarekin, “AISIATEK+1” X. herri-lasterketako irabazle izan dira, atzo Bizkaiko Zientzia eta Teknologia parkean “Aisiatek” elkarteak antolatutako lasterketan. Yeray Varela Amor eta Iraia García Etxebarria izan dira Bizkaiko herri-lasterketako irabazleak, eta David Gutierrez Blanco eta Ainhoa Galdeano García patinen lasterketakoak.
Kluben arabera, ALOÑA MENDI Atletismo kluba izan da Bizkaiko txapelduna gizonezkoa eta emakumezkoa ATLETISMO SANTUTXU.+`
Juan Antonio García 0:46:07 denborarekin, Txorierriko korrikalaririk azkarrena izan da.
Gure 10.urteurrenean, omenaldi bat egin nahi izan dugu pasadan urteetako txapelduneei eta hurrengoak etorri ziren: Jon Salvador (1. Lasterketaren txapelduna), Youssef Denni (5 eta 8. Lasterketeetan txapelduna), Virginia Berasategi (3. Lasterketaren txapelduna), Yeray Varela (6. Lasterketaren txapelduna), Iraia García (9. Lasterketaren txapelduna), José Agustín Ruíz-Poveda (9. Lasterketaren txapelduna), Itxaso Escondrillas (2 eta 4. Lasterkeetan txapelduna), Mari Carmen Gartzia (7. Lasterketaren txapelduna), Begoña Minallo (6. Lasterketaren txapelduna) y Collete Fagan.
Guztira 300 bat pertsonak parte hartu du “Aisiatek+1- Herri Lasterketan”.
Sari-banaketa Parkeko auditorioan ospatu da.
Aisiatek, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean dauden enpresetako langileek eratutako elkartea da, kultura, aisia eta kirola sustatzeko xedearekin sortu zena eta baita parkeko enpresa ezberdinetan lan egiten duten langileen arteko harremanak sendotzeko.
AISIATEK + 1
Egungo gizarteak dituen arazoak kontuan izanik eta gure jardueren bitartez laguntza eskaintzeko xedearekin, aurreko urtean Aisiatekek +1 kanpaina solidarioa martxan jarri zuen, pertsona anitz mugitzen dituen jardueretan. Herri-lasterketaren kasu honetan, oraingoan “Gure Señeak” elkartea aukeratu da kausa giza.
KAUSA SOLIDARIOA, “GURE SEÑEAK”:
Gure Señeak Txorierrin kokatutako elkartea da eta gaixotasun arraroak edo elbarritasun egoera bereziak dituzten umeen bizi-kalitatea hobetzea du xedetzat eta baita beraien arteko eta bere familiekiko solidaritatea sustatzea ere bai. Lasterketa egunean elkarteko hainbat ume eta guraso izan dira laguntzen.