Komunikabideen bitartez Parkeak dibulgatzeari buruzko I. saria abiarazi du Zientzia eta Teknologia Parkeen Elkarteak (APTE)

Araba

Hedabideen bitartez teknologia- eta zientzia-parkeak dibulgatzeko saria estreinakoz abiarazi du APTE elkarteak, zeinaren kide baita Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea. Parkeen jarduerak hobekien zabaltzen dituen komunikabideak jasoko du saria, APTEren Nazioarteko XVI. Biltzarrean

apPrentsa idatziaren eta sareko prentsaren bidez Espainiako zientzia- eta teknologia-parkeetako jarduerak ondoen transmititzen dituzten hedabideen lana aitortzea da sariaren helburua.

Zientzia eta teknologia gizartera hurbiltzeak duen garrantziaren jakitun, APTEk funtsezkotzat jotzen du berrikuntzaren, produkzio-jarduera dibertsifikatzearen, aurrerapen teknologikoaren eta garapen ekonomikoaren alde Parkeek egiten duten lana ikusgai jartzea.

Testuinguru horretan, hedabideek zeregin oso garrantzitsua dute jarduera horiek gizarteari helarazteko. Hortaz, informazio-estaldurarik onena eskaintzen duen komunikabidea sarituko da, gaiari buruzko argitalpen kopurua eta haien kalitatea kontuan hartuta.

APTEko kideek osatutako epaimahaiak hartuko du erabakia, eta saridunak plaka oroigarri bat jasoko du APTEk azaroaren 22an, Avilésen, egingo duen Nazioarteko XVI. Biltzarrean.

 

 

Partekatu

Beste berri batzuk