Kudeaketa Aurreratua aplikatzeko ezinbesteko dokumentuak zure enpresarentzat

Bizkaia

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta bere menpeko enpresen garapenerako agentziak, hots, SPRI Taldeak, estrategia berri bat jarri dute martxan euskal enpresei beren lehiakortasuna hobetzen laguntzeko.  Estrategia horrek Innobideak du izena eta hainbat programa barne hartzen ditu alderdi hauek bultzatzeko euskal enpresetan: berrikuntza ez teknologikoa, enpresetan parte hartzea, kudeaketa aurreratua eta enpresa bikaintasuna. Guztira ia bost milioi euro banatuko dira laguntzatan.

N-noticia-innobideakInnobideak estrategiaren barruan daude Lehiabide, Kudeabide, Pertsonak eta Prestakuntza programak. Lehiabidek produktu, zerbitzu edota merkatuen dibertsifikazioa bultzatzen du. Kudeabidek kudeaketa aurreratuko metodologia, tresna eta printzipioen ezarpena sustatzen du. Pertsonak programaren helburua da langileek enpresaren kudeaketan parte har dezatela eta Prestakuntza programaren bidez dohaineko prestakuntza jardunaldiak egiten dira Kudeaketa Aurreratuaren giltzarriak ezagutarazteko.

Kudeabide programa Hiru Foru Aldundiek lankidetzan garatutako ekimen bat da, Euskalit erakundearen laguntza duena, eta SPRIk 50 langile baino gehiagoko enpresei laguntzen die programa horren bidez. Kasu honetan enpresek 25.000 euroko gehienezko diru-laguntzak jaso ditzakete proiektu bakoitzeko. Iaz 246 enpresak parte hartu zuten programa horretan.

SPRIren bidez, Lehiabide programak 850.000 eurotik gorako zuzeneko diru-laguntzak banatu zituen iaz 26 proiekturentzat.  Fondo galdurako diru-laguntzak emanez, programa honek produktuan, zerbitzuan edota merkatuan dibertsifikatzeko aukera ematen duten bakarkako edo lankidetzako proiektuak babesten ditu. Bakarkako proiektuen kasuan, enpresek gutxienez 10 langileko plantilla izan behar dute eta proiektuaren kostuaren %50erainoko diru-laguntza jaso dezakete 35.000 euroko mugarekin.

Lankidetzako proiektuetan, enpresa parte-hartzaileek gutxienez 40 langileko plantillak eduki behar dituzte. Proiektuaren kostuaren %60rainoko diru-laguntza jaso dezakete, 100.000 euroko mugarekin. Diruz lagunduko dira konpainiako langileen gastuak, kanpoko enpresa adituak kontratatzeko gastuak eta dinamizazio, koordinazio eta tramitazio lanetarako sektore-, enpresa- edo lurralde-mailako eragileak kontratatzeko gastuak.

2015ean, Innobideak Lehiabide programak enpresei dibertsifikatzen laguntzeko proiektuak bultzatuko ditu, eta gutxienez 10 langile dituzten enpresek ere programako onuradun izan ahalko dute.

Innobideak programa horiek enpresa interesatu guztiei aurkeztuko zaizkie Euskadiko hainbat eskualdetan egingo diren 12 jardunaldietan. Lehenengoa hil honen 24an izango da Debegesan eta ekainaren 25era arte luzatuko dira, egun horretan egingo delarik azken jardunaldia Barakaldoko Behargintzan.

Partekatu

Beste berri batzuk