Kuka Robots enpresa abuztuaren 1ean Arabako Parke Teknologikoan ezarri zen, 221 m2 dituen 001 bulegoan, E7 eraikinean, instalaziorako egokituta dagoena.
Kuka Robots Ibérica S.A. enpresak robot industrialen merkaturatzea, salmenta-osteko zerbitzua eta prestakuntza eta prozesuak automatizatzeko zerbitzuak eskaintzen ditu. Enpresa Kuka Taldearen kide da, kontsumo-ondasunen eta automobilen merkatuan jarduten duen nazioarteko korporazioa. Zerbitzu-sorta zabala eskaintzen du: amaierako produkturako ingeniaritzatik eta produktuak gauzatzeko sistemetatik hasita, langile-prestakuntza eta ekoizpen-lerroak mordenizatzeko eta mantentzeko euskarrira arte.