Lantek-ek “Berrikuntzaren Saria” jaso du Euskal Enpresaren Hitzordua ekitaldian

Araba

  • Jose Antonio Jainaga, Luis Cañada Vicinay eta Eibarko Armeria Eskola ere sarituak izan ziren.

Euskal Enpresaren Hitzordua-ren aurtengo edizioaren “Berrikuntza Saria” Lantek enpresak jaso du. Arabako Teknologi Parkean kokatutako enpresak, altzairu-industriarako softwarea ekoizten du, liderra da munduan, kontinente guztietan egiten ditu salmentak eta produktu propioak garatzen ditu, berrikuntzan oinarritutako produktuak. Arlo honetan Lantekek egiten duen lanaren aintzatespena da sari hau. Alberto Martinez, konpainiaren kudeatzaileak jaso zuen saria.

Euskadiko Kutxak eta EITBk antolatuta, Cinco Días eta Estrategia Empresarialen lankidetzarekin, Euskal Enpresaren Hitzorduak beste sari garrantzitsu batzuk ere banatu zituen: Jose Antonio Jainaga, Gerdauren kontseilari ordezkariak, Euskal Manager saria jaso zuen, bere ibilbide profesionalaren aitorpen bezala.

Enpresari lotutako bizitza osoko jardunaren saria Luis Cañada Vicinay, Vicinay Cadenas konpainiaren zuzendari nagusi ohiak jaso zuen.

Azkenik, antolatzaileek Eibarko Armeria Eskola saritu zuten Makilarekin, ehun urte bete dituela eta.

Aurtengo edizioaren epai-mahaia honako hauek osatu zuten: Jose Maria Vázquez Eguskiza, CEBEKen presidentea, Peio Guibelalde, ADEGIren presidentea, Pascal Gómez, SEAren presidentea, Belén Kortabarria, Mondragon taldeko Finantza Kudeaketaren zuzendaria, Carlos Pujana, Izar Toolsen presidentea, Juan Luis Irazabal, MAIER S.Copp taldearen zuzendari nagusia eta Javier Madariaga, Ingeteam konpainiaren presidentea

Partekatu

Beste berri batzuk