Lantek enpresak modu eraginkorragoan eta errentagarriagoan lan egiten laguntzen die igogailuen fabrikatzaileei

Araba

Lantek_ElevatorsIgogailuen fabrikatzaile europar nagusiek Lantek software soluzioak erabiltzen dituzte igogailuak, eskailera mekanikoak, arrapala mugikorrak eta azken belaunaldiko pasabideak fabrikatzeko.

Lantek enpresaren bezeroetako bat Orona Taldea da. Oronak bi fabrika ditu. Espainian eta Europan instalatzen diren hamar igogailuetatik bat berea da. Orona, gainera, Ekodiseinuko ISO 14006 ziurtagiria eskuratu duen munduko lehen igogailu-enpresa da. Oronak igogailu-marka eta modelo guztien mantentze-zerbitzua eskaintzen du, igogailuak eta pasabideak konpontzen eta zaharberritzen ditu, ekipo berriak instalatzen ditu eta eraikin zaharretako igogailuak eguneratzen ditu, hala, oztopo arkitektonikoei irtenbidea emanez.

Sektoreko beste bezero garrantzitsu bat Sematic Group da. Enpresak Italian du egoitza eta, 1959. urtetik, igogailuetarako atalak, igogailu-sistema estandarrak edo neurrira egindakoak, eta ate automatikoak egiten ditu. Segurtasuna, sarbidea, fidagarritasuna eta erosotasuna hobetzeko berritze-sistemak edo bandalismoaren kontra babestutako kabina jasogailuak egiten dituzte besteak beste. Enpresak ekoizpen-instalazioak eta merkataritza-bulegoak dauzka Italian, Erresuma Batuan, Hungarian, Alemanian, Turkian, Indian, Txinan, Singapurren, Mexikon eta Estatu Batuetan. Erresuma Batuko bezeroen artean bi nabarmentzen dira: alde batetik, Yorkshire konderriko Real Engineering enpresa, igogailuentzako piezak egiten espezialista; bestetik, Robinson Engineering enpresa, Durham konderrian. Biek Lantek softwarea erabiltzen dute bezeroei kalitaterik onena eta bizkortasuna eskaintzeko.

Igogailuen instalazioan ohikoa da proiektuak neurrira egin behar izatea. Horiek horrela, enpresa hauentzat berebiziko garrantzia du DAO diseinuekiko harremana eraginkorra izateak eta ERP eta MRP sistemekin lan egiteko gai izateak. Lantek Expert softwareak DAO datuak eta materialen zerrendak aise inportatzeko aukera ematen die enpresei. Gainera, PDF artxiboen azken bertsioak jasaten ditu. Erabiltzaileek piezak eguneko premia aldakorren arabera eskatzeko aukera dute, hau da, azken orduan diseinuan egindako aldaketak direla-eta edo piezak behar direlako. Lantekek industrian duen eskarmentuari esker, enpresek materialen erabilera maximizatzeko aukera izango dute eta horrek hondakinen kudeaketa barne hartzen du.

Bestalde, ebaketa-makinaren marka eta modeloa edozein dela ere, Lantek tresneriak errendimendua optimizatzen du. Izan ere, makina bakoitzaren berezko ezaugarriak erabiltzen ditu, hala nola: artekak, manipulazio robotikoa, forma berezia duten tresnak, laser bidezko aireko ebaketa, laserra itzaltzeko eta pizteko mekanismoa ebaketan makinaren burua bizkortzeko edo moteltzeko premiarik ez izateko. Mekanizazio-denborak aurreikus daitezkeenez eta oso zehatzak direnez, erraza da kostua zenbat izango den zehatz jakitea eta horrek, errentagarritasunik handiena ziurtatzen du.

Produktu-gamaren osagarri, fabrikazio-prozesu osoa kudeatzeko sistemak ere eskaintzen ditu Lantek enpresak. Lantek Wos eta Lantek Workshop Capture soluzioek ekoizpen-instalazioko datuak jasotzen dituzte: zereginen jarraipena egiten dute eta makinen errendimendua aztertzen dute; beste modulu batzuek bezeroekiko harremana eta salmenten ebaluazioa aztertzen dute; edo izakinak, salgaiak eta erosketak kontrolatzen dituzte. Moduluok errentagarritasunik handiena lortzeko eta administrarien lana arintzeko asmoz diseinatu dituzte. Ekoizpen-ingurune benetan bizkorra, gardena eta integratua eskaintzen du.

Partekatu

Beste berri batzuk