Lantek eta Tecoi enpresek lankidetza estuan ospatu dituzte 15 urte

Araba

Lankidetzak aukera ematen dio Tecoiri mozteko makinetan, modu integratuan, Lantek software-soluzioak edukitzeko

Lantek y Tecoi_webLantek mundu-mailako metalaren industriarako  CAD/CAM/MES/ERP software-soluzioak garatzen eta komertzializatzen enpresa liderra da, eta hitzarmen globala egonkortu du Tecoirekin, xaflak mozteko eta eraldatzeko makinak egiten enpresa liderrarekin. 2000. urtean hasitako lankidetza estu horri esker, egoitza nagusia Leonen (Espainia) duen enpresa honek bere produktuei Lantekek diseinatutako software-soluzioak aurreratuak txertatzen dizkie; horrek, hasieratik, makinei bereizgarri lehiakor bat ekarri die.

“Lanteken, duela ia 30 urtetik, hitzarmen eta itun estrategikoen politika bizia garatzen ari gara hainbat enpresarekin, mundu-mailan, eta bi aldeetarako onuragarriak gertatzen dira. Horien artean dugu Tecoirekin dugun akordio globala; aurten 15 urte betetzen ditu. Alde batetik, Tecoik aditzera eman digu pozik daudela Lantek-soluzioak eskaini eta txerta ditzaketelako xaflak prozesatzeko sistemetan, eta lankidetza horrek lehiakorrago bilakatzen dituelako. Guk, Tecoirekin egindako hitzarmenari esker, dimentsio eta loditasun handietarako eraldatzeko eta mozteko makinetan lider den enpresarekin elkarlanean lan egin dezakegu, eta are gehiago zabal dezakegu nazioarteko gure sarea. Egun 100 herrialdetan gaude eta 23 bulego eta 16.000 bezero baino gehiago ditugu mundu guztian. Zalantzarik gabe, hedapen horren arrakastarako gakoetako bat Tecoirekin dugun hitzarmena bezalakoak dira” adierazi du Francisco Pérez Lantekeko OEM Kateko Zuzendariak.

Tecoik mahai eta makina industrialak diseinatzen, fabrikatzen, instalatzen eta mantentzen ditu; makinak horiek metalak mozteko dira, plasma eta oxiebaketa bidez, laserrerako, xafla mekanizaturako eta ertzak soldaketarako prestatzeko. Azken 15 urteetan, hitzarmen global horrekin, Lantek berezko aliatu bilakatu da, eta horren bidez Tecoik makinetan Lanteken punta-puntako azken soluzioetako batzuk sartu ditu; zehatzago esanda, Lantek Expert, Lantek Flex3d Tubes eta Lantek Flex3d Steelwork softwareak, produktu bakoitzaren beharren arabera. “Lankidetza denbora-tarte honetan guztian frogatu ahal izan da gure soluzioei esker, Tecoik diseinatutako makinek eraginkortasun handiagoa eta prestazio gehiago eskaintzen dituztela” azpimarratu du Francisco Perezek.

Lantek Expert, CAD/CAM sistema adimentsua

Lantek Expert Punch eta Lantek Expert Cut soluzioak dira Tecoiren moduko makina-fabrikatzaileek gehien eskatzen dituzten sistemetako bi.

Aldiz, Lantek Flex3d Steelwork programarekin 3Dan diseina daiteke modu intuitibo eta sinplean; makinan edozein profil moztean lortuko duen emaitzaren ikuspegi erreala eskaintze dio erabiltzaileari. Soluzio horrek fabrikatu beharreko profil bakoitza 3Dan erakusten du, eta, ondorioz, akatsa egiteko aukera gutxienera murrizten du. Gainera, salmenta-prozesuaren erabateko kudeaketa egiteko aukera eskaintzen du; hasi aurrekontuak sortzen eta baita fakturak egin ere. Eta gainera, plantako datuak atzemateko sistema txertatzeko aukera eskaintzen du. Lantek Flex3d Tubes askotariko tutu-formako geometriak inportatzen dituen beste soluzio bat da, eta sistema erabat parametrikoa da, egindako edozein operazioaren balioak aldatzeko aukera du, baita hodiaren diseinuaren hasierako parametroak aldatzeko aukera ere.

Francisco Pérezen iritziz, Tecoik balio asko partekatzen ditu Lantekekin, eta horregatik bilakatu da hitzarmen global hori erabateko arrakasta “gu bezalaxe 5 kontinenteetan hedapen-sare zabala duen enpresa bat da; sektoreko liderra da, eta kezka eta dedikazio berezia eskaintzen diote I+G politikei: ikerkuntza-, garapen- eta berrikuntza-esparrua dute.  Gure software aurreratuen eta Tecoi produktuen arteko konbinazioa soluzio paregabea da mundu guztiko bezeroentzat”.

Lantek enpresari buruz

Lantek enpresak CAD/CAM/MES/ERP software soluzioak eskaintzen dizkie edozein ebaketa-teknologiaren bidez (laser, plasma, oxiebaketa, ur zurrusta edo zizaila bidez) xaflazko piezak, hodiak eta profilak egiten dituzten enpresei. Lantek enpresak industriako nesting software onena eta fabrikaziorik zorrotzenaren kudeaketa uztartzeko aukera ematen du. Lantek 1986an sortu zen Euskadin eta bulego zentralak Gasteizen (Araba) daude. Lantekeko CAD/CAM/MES/ERP soluzioak industriako erreferentea dira mundu mailan. Izan ere, oso enpresa berritzailea da eta argi eta garbi egin du nazioartekotzearen eta goraka ari diren merkatuen alde. Gaur egun konpainiak 16.000 bezerotik gora du 100 herrialdetan banatuta, eta bulegoak ere 23 herrialdetan banatuta ditu. Horrez gain, banatzaile-sare zabala du mundu osoko hainbat tokitan. 2014ko fakturazio osoaren % 88 nazioarteko negozioak lortu zuen.

Partekatu

Beste berri batzuk