Lantek konpainiak 17,6 milioi euroko negozio-zifra erregistratu du, % 11ko hazkundea lortuta

Araba

  • 2017ko emaitzek erakusten dute bezeroen zorroa handitu egin dela eta 20.000 aktiboak gainditu dituztela
  • Aurtengo aurreikuspenei dagokienez, konpainiak hainbat produktu berri merkaturatuko ditu, Advanced Manufacturing alorreko zorroa osatzeko helburuz

LantekInternationalMeeting_bXafla-industriako Advanced Manufacturig eta transformazio digitalaren alorreko munduko liderra da Lantek, eta nazioarteko erreferente-posizionamendua sendotu du, negozio-zifra % 11 baino gehiago handituta eta bezeroen zorroan beste errekor bat eginda. Hala, 2017ko zerga-ekitaldian, 17,6 milioi euroko fakturazioa izan du konpainiak, eta bezeroen oinarrian, berriz, 2.000 berri gehitu dira; hala, 20.000 aktiboak gainditu dituzte bost kontinenteetako 100 herrialdetan baino gehiagotan.

Datu horiek konpainiaren nazioarteko negozioaren indarra erakusten dute; izan ere, diru-sarrera guztien % 86 nazioartean sortzen da. Alde horretatik, nabarmentzekoa da potentzial handiko merkatuetan erregistratutako aurrerapena. Txinan, esate baterako, % 67ko hazkundea izan du Lantekek, eta erreferente nagusi bilakatu da laser-fabrikatzaileen artean. Beste horrenbeste Amerikako Estatu Batuetan ere: % 47ko hazkundearekin, garbi geratzen da herrialde horretako enpresek digitalizatzeko egin duten apustua.

Europari dagokionez, Espainia, Frantzia, Italia, Polonia eta halako herrialdeak nabarmentzen dira. Horietan, enpresak euren herrialdeetako gobernuen laguntzak baliatzen ari dira; digitalizatzearen aldeko apustua egiten duten konpainien esku ipinitako laguntzak, alegia.

«Aurtengo balantzea oso positiboa izan da; markatutako helburu gehien-gehienak lortu ditugu, eta horrek erakusten du zer-nolako konfiantza duten bezeroek gure konpainiarekin. Gure konpromisoa haiengandik gero eta gertuago lan egitea da, transformazio digitalaren bidean ondoz ondo laguntzeko», nabarmendu du Alberto Martínezek, Lantekeko zuzendari nagusiak.

Partekatu

Beste berri batzuk