Lawyouk arrakastaz itxi du bere finantzaketa erronda inbertitzaile pribatuen artean 500.000€ bilduz

Albisteak, Gipuzkoa

Lawyouk arrakastaz gailendu du bere finantzaketa erronda inbertitzaile pribatuen artean 500.000€ bilduz, honek espainiako zerbitzu juridikoen merkatuko postua tinkatzea baimentzeaz gain, Latinoamerikan hedapen estrategiarekin hastea baimendu dio. Gaur egun, enpresak 60 bazkide ditu Zuzenbideko arlo guztiak hartuz Espainia osoan zehar sakabanatuta, horrez gain aipatu beharra dago 170 abokatuk osatzen dutela Lawyou-ren erkidegoa

Lawyouk finantzaketa erronda bete du inbertitzaile pribatuei esker, 500.000€-ko zenbatekoa lortuz. Entitateak, egoitza nagusia Donostian du (Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoa), eta bulego berritzailea da. Gainera, Espainiako geografia osoan zehar banatuta dituzten abokatuei esker, konponbide malguak eta lehiakorrak eskaintzen dizkie bezeroei, erraz ulertzekoak eta zerbitzu globala emateko gai direnak.

Behin 2017ko amaiera aldera ibilaldiarekin ekin ostean, bulegoak garapen sendo bat izan du. Izan ere, gaur egun Espainia osoan zehar banaturik dauden eta lege-aholkularitzako espezialitate guztiak betetzen dituzten 60 bazkiderekin lan egiten du, honek esan nahi du, urte hauetan zehar finkatu diren helburuak betetzen joan direla. Hemendikan aurrera, Lawyouk zerbitzu juridikoen merkatuan bere postua finkatzeaz gain, Latinoamerikan barrena hedatzeko hurrengo faseari ekin ahal izango dio.

Ignacio Martínez-Fonsecak Lawyouko CEOak azaldu bezela, “Lawyouren negozio eredu disruptiboak, zerbitzu legal digitalizatuei esker, abokatuz osaturiko bulegoaren azkunde azkar bat ahalbidetzen du. Gainera, eskaintzen dituen zerbitzu emateak bezeroen itxaropen zorrotzekin bat datoz; horrela, 2020a 75 bazkiderekin ixtea espero du enpresak, 2021etik aurrera nazioartekotze prozesuari ekiteko”.

Lawyouko presidente Javier Seguraren ustez, finantzaketa-erronda ixteak “merkatuaren babes argia ematen dio formatu hurbil eta gizatiar baten bidez gauzatzen den lege-aholkularitzako eredu bati”.

Lawyouri buruz.- Lawyou bulego berritzailea da, eta konponbide malguak eta lehiakorrak eskaintzen dizkie erraz uler ditzaketen bezeroei. Enpresa zerbitzu globala emateko gai da Espainiako geografia osoan zehar banatutako abokatuei esker, espezialitate guztietarako sarrerako atea izanez, lehiakortasun handiko irtenbidea duena eta aro digitaleko abantailekin hurbileko eta giza formatu baten bidez. Gaur egun 60 bazkide ditu, eta zuzenbidearen adar guztiak hartzen dituzten espezialitateak dituzten abokatuak dira, besteak beste, Merkataritza, Penala, Lan, Datuen Babesa, Administrazioa, Jabetza Intelektuala, Finantzarioa eta Bankarioa, Jabetza Intelektuala eta Informazioaren Teknologiak, Familia, Oinordetza, Trafikoa, eta 170 kanpo-laguntzaile ditu, diziplina anitzeko enpresa eratuz.

Partekatu

Beste berri batzuk