Lidergoaren DNA
Lidergoa izan da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean egindako azken gosari teknologikorako aukeratutako gaia. “Lidergoaren DNA” izenburupean, 60 profesional baino gehiago bildu dira gaurkotasun handiko gai horretan sakontzeko
Saioaren helburua lidergoaren bilakaera eta egungo egoera erakustea izan da. Bertaratutakoei pistak eman zaizkie beren gogoetak bideratzeko, alor horretan erreferentzia diren hainbat autore jorratuz.
Hala, jardunaldian lidergoaren kontzeptuak aztertu ondoren, justifikatu da lidergoa ez datzala ez rolean ez norberaren ezaugarrietan, baizik eta pertsonek emaitzak lortzeko duten gaitasunean. Horretarako, liderren tipologiak aztertzeaz gain, pertsonek euren talde eta erakundeetan lortu diren emaitzak neurtzeko duten gaitasuna azpimarratu da.
Efrén Martínek, aholkularia eta aholkularitzaren eta pertsonen kudeaketaren munduan eskarmentu handiko prestatzaileak, gidatu du jardunaldia.