Maiatzak29, Elkartasunezko 1. Herri Lasterketa, “BIRA PARKEAN”, etapaka
Datorren maiatzaren 29an, Arabako Parke Teknologikoan, Elkartasunezko 1. Herri Lasterketa izango da, Bira parkean, etapaka. Minbizidun umeen gurasoen Aspanafoha elkartearen aldekoa izango da lasterketa
Ekimen berria da Araban. 4 lagunez osatutako taldeek etapaka egingo dituzte egun osoan zehar zirkuituaren 60 kilometroak. Hasiera eta amaiera Parkeko eraikin nagusian izango da.
‘Elkartasunezko lasterketa etapaka’ izan zen ‘Parkearentzako Erronka’ ekimenaren lehen edizioa irabazi zuen ideia eta Korrikalianos Kirol Klubak antolatzen du Arabako Teknologi Parkearen elkarlanarekin.
Elkartasunezko ekimen honen helburua Parkearen irudia gure lurraldetik harago zabaltzea, Parkearen proiektu soziala sustatzea eta minbizia duten umeen gurasoen Aspanafoha elkartearentzako dirua biltzea dira.
Elkartasunezko 60 kilometro ditugu helburu horiek lortzeko. Parte hartu nahi dutenek 200 euroren truke “eros” ditzakete eta horrela, bizimodua pixka bat errazten lagunduko diete minbizia duten umeei eta haien familiakoei.
Maiatzaren 29an, ELKARTASUNAREN ALDE EGINGO DUGU KORRIKA PARKEAN.