Makina-erremintan berrikuntzari sariaren 10. edizioa, martxan
AFM- Advanced Manufacturing Technologies Makina-erramintan eta Fabrikazio-teknologi aurreratuenetan Diseinu eta Berrikuntza Sari Nazionalaren hamargarren edizioa antolatzen ari da eta produktu berritzaileak izateagatik edo euren diseinuagatik, ergonomia edota segurtasunagatik nabarmen diren Bienaleko enpresak sarituko ditu.
Asociación Española de Fabricantes de Máquina-herramienta, Accesorios, Componentes y Herramientas-AFM-Advanced Manufacturing Technologies elkartea Makina-erramintan eta Fabrikazio-teknologi aurreratuenetan Diseinu eta Berrikuntza Sari Nazionalaren hamargarren edizioa antolatzen ari da, BEAZ (Bizkaiko Berrikuntza Agentzia)-ren eta BEC (Bilbao Exhibition Centre)-ren laguntzarekin. Saria bi urterokoa da eta Bilbon ospatuko den Bienal Española de la Máquina-Herramienta azokarekin batera erabagiko da irabazlea.
1990. tik, sortu zenetik, eta 2008an ospatutako 9.edizioa bitartean, DZ (gero, BAI eta egun BEAZ) sari hau antolatzen aritu da AFMren eta Bilboko Nazioarteko Azokaren (egun BEC) laguntzarekin.
10. edizioan bi sari-mota egongo dira bakoitza bere aipamen bereziekin: Makina-Erramintan Diseinuari eta Berrikuntzari Saria eta Makina-erraminten Gehigarri, Osagarri eta Erraminten Diseinuari eta Berrikuntzari Saria, hain zuzen ere.
Makina-erramintaren arloak urteak dihardu teknologia-diseinua binomioa merkatu orokorrean lehiatzeko oinarrizko elementu gisa ikusten. Makina-erramintako, gehigarri, osagarri eta erramintetako fabrikatzaileen ustez, berrikuntza teknikoarekin batera, makinen kalitatea hobetzea, eraginkortasuna, segurtasuna, fidagarritasuna edo edertasuna, eta garapen jasangarrian oinarritutako estrategia bat zehaztea, bizirik irauteko giltzak dira.
Horrexegatik, Makina-erramintan eta Fabrikazio-teknologi aurreratuenetan Diseinu eta Berrikuntza Sari Nazionalak, beste urte batez, diseinuan eta berrikuntzan inbertitzen, bereganatzen dituzten hobekuntza teknologikoak balorean jartzen eta berrikuntza hauek Bilbon, maiatzaren 28tik ekainaren 2ra ospatuko den Bienalaren hurrengo edizioan erakusten, hobetzeko etengabeko ahalegina egiten duten arloko enpresak aintzat hartu nahi ditu.