Kultura Zientifikoa eta Berrikuntza Programaren 2012ko laguntzen deialdia argitaratuta

Gipuzkoa

Kultura Zientifikoa sustatzeko proiektuak, Berrikuntzaren Kultura sustatzeko proiektuak eta zientzia eta berrikuntzaren komunikazio eta hedapen sareak dira diruz-lagunduko diren jarduera ildoak. 3.250.000€ko aurrekontua du 2012ko deialdi honek.

FECYT, Zientzia eta Teknologiarako espainiar fundazioak Kultura Zientifikoa eta Berrikuntza Programaren 2012ko laguntzen deialdia egin du. Apirilaren 10a eta maiatzaren 17a bitartean aurkeztu ahal izango dira hiru jarduera ildo hauetan garatutako proiektuak:

  • Zientziaren komunikazio eta hedapenerako proiektuak: herritarren artean kultura zientifikoa eta gazteengan zaletasun zientifikoa sustatzea helburu duten proiektuak finantzatuko dira. 2012.urteko zientzia ospakizunen inguruan antolatutako jarduerei ere emango zaie laguntza, hala nola Neurozientzien Urtea, Energia Iraunkorraren Nazioarteko Urtea eta Zientzia Asterako jarduerarik onenak.
  • Berrikuntzaren kulturari buruzkoa da bigarren jarduera ildoa; aldaketa, berrikuntza eta ekintzailetzari irekita dagoen gizartea sustatzen duten proiektuak hartuko dira kontutan, enpresa edota ikasleei zuzendutakoak.
  • Hirugarren jarduera ildoan honako sare hauei emango zaie laguntza: Zientzia eta Berrikuntzako Unitateen Sarea, Zientzia eta Teknologiako Museoen Sarea eta Tokian tokiko Zientzia eta Berrikuntzaren hedapenerako Sarea.

FECYTen Kultura Zientifikoa eta Berrikuntza Programaren helburu nagusia ikerketa, garapen eta berrikuntzan egiten ari diren aurrerapenak gizarteari helaraztea da. Horregatik programa honek, gizartearengan eragina izango duten proiektu bereziak eta zientzia eta berrikuntza gizarteratzeko bide berriak asmatuko dituzten egitasmoak babestuko ditu. 2012.urteko deialdiaren aurrekontu osoa 3.250.000€koa da.

Partekatu

Beste berri batzuk