Makinen Renove Programaren aurrekontua, sektorearen eskariaren aurrean
Eusko Jaurlaritzak 3 milioi euro gehiagorekin zabaldu du Industria Makinen Renove Programaren hasierako kontu-saila. EAEko industriaren apustua da produktibitatea, segurtasuna eta lehiakortasuna hobetzeko. Hala, 12 milioi eurokoa izatera pasatu da.
2017rako programak, hasiera batean, 9 milioi euroko zuzkidura zuen. Horrek aurreko edizioetan baino milioi bat gehiagoko zuzkidura zekarren jadanik.Laguntzak eskatzeko epea www.spri.eus helbidean irekita dago joan den ekainaren 30a ezkero eta urriaren 31n ixten da, edo lehenago, aurrekontu-esleipena agortuz gero; hain zuzen, hori gertatu baitzen epea hasi eta ordu gutxi batzuetara. Horregatik, orain, 3 milioi gehiagorekin zabaldu da programa.
2014an martxan jarri zenetik 891 euskal enpresak (2014an 420, 2015ean 271 eta 2016an 200) jaso dituzte programa horren diru-laguntzak eta eragindako inbertsioa 320,83 milioi eurokoa izan da hiru ekitaldi horietan (2014an 107,7 milioi, 2015ean 82,9 milioi eta 2016an 130,23 milioi).