Martxoak 8 Kanpaina: ERABAKITZEN DUDANA IZANGO NAIZ

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Euskadiko Teknologi Parkeen Sareak Emakundek martxoaren 8rako sortutako “Erabakitzen dudana izango naiz” kanpainarekin bat dator. Kanpaina beraz emakume eta nesken ahalduntzean eta genero mugarik gabe beraien etorkizuna aukeratzeko eskubidean arreta jartzen du, modu aske batean eta berdintasunean.

Horregatik, zuekin elkarbanatu nahi dugu “Erabakitzen dudana izango naiz” kanpaina eta horretarako Emakundek bidali digun materiala.

Lau neska gazte dira kanpainaren protagonistak, eta  “Erabakitzen dudana izango naiz” lelopean gizarteari galdetzen diote prest dagoen beraien eskubideak modu aske batean aurrera eramateko aukera bermatzeko.

Neskak Historian zehar erreferenteak izan diren emakumeen irudiekin batera agertzen dira. Hala nola, Marie Curie zientzilaria, Clara Campoamor idazle eta politikoa, Frida Kahlo margolaria eta Maria Antonia Uzcudun erraketista, Txikita de Anoeta ezizenez ezagunagoa dena. Berdintasunaren bidean aurrekariak izan ziren emakumeei omenaldia egiteaz gain, beraien irudiek erreferenteak izatearen beharraz hitz egiten digute, eta beraz, hurrengo belaunaldietarako eredu bilakatu daitezen, emakumeak ikusgarri egin eta aintzat hartzeko beharraz.

ERABAKITZEN DUDANA IZANGO NAIZ

Bideoa

Irudiak

 

Partekatu

Beste berri batzuk