Material jasangarriak industriaren inpaktua ingurumenean murrizteko
Minerva proiektuaren jatorrizko xedea egungo gizarte erronkak betetzeko sortu diren materialak garatzea izan zen, besteak beste, energia garbia sortzea, elektromugikortasuna garatzea edo industriaren inpaktua ingurumenean murriztea
Ekimen hau, iragan uztailean abian jarri zena eta 2023ko abendura arte garatuko dena, materialen eraldaketarako teknologia aurreratuetan, eskala anitzeko karakterizazioan eta simulazioa eta beste hainbat erreminta digitalean oinarritzen da
Ceit da proiektuaren buru, eta hurrengoek osatzen dute partzuergoa: Azterlan; UPV/EHU; Mondragon Goi Eskola Politeknikoa S. Coop; Tecnalia; Lortek; EIPC eta Tekniker
Egungo beharrak etorkizuneko belaunaldiak arriskuan jarri gabe asetzea denon helburu komuna bihurtu da. Munduko industria jasangarritasunean hartzen du parte, eta etengabe ari da aldatzen produktu jasangarriagoak, efizienteagoak eta egungo erronka sozialak betetzeko gai direnak betetzeko, besteak beste aireko garraioa ingurumen inpaktu txikiagoarekin edo energia garbia sortzea.
Agertoki horretan, Minerva proiektua sortu zen, Eusko Jaurlaritzak ELKARTEK programaren barruan finantzatua, arazo horiei erantzuna emateko eta material aurreratuak garatzeko, prestazio handikoak eta ezaugarri anitzekoak, bizi-ziklo osoan jasangarriak izan daitezen: haien diseinutik hasi eta haren bizitza baliagarriaren bukaerara arte. Aldi berean, industriarentzat ere beste onura garrantzitsu batzuk ere bermatzen dira honen bitartez, esaterako, prozesuen efizientzia, produktuen iraunkortasuna, ekoizpenaren kostua murriztea eta ingurumenarentzat material kritikoak kentzea.
Dagoeneko existitzen diren materialetatik abiatuta, ekimenaren barruan proposatzen da, esaterako, Entropia handiko edo Formaren memoria duten Aleazioen gama berriak sortzea (HEA eta SMA ingelesez ematen zaizkien siglengatik), eta baita haiek eraldatzeko teknologia aurreratuekin konbinatzea edo fabrikazio gehigarria erabiltzea (FA) ere, produktu funtzional berriak lortze aldera. Gainera, erreminta digitalak, in silico ereduak eta eskala anitzeko karakterizazioko metodologiak ere garatuko dira.
Kideek metalezko eta zeramikazko materialei propietate mekanikoak, elektrikoak, termikoak eta magnetikoak sinergiak eta gaitasun teknologiko gehigarriak batuko dizkiete hiru onura lortzeko: industria ehunaren egungo lehentasun handieneko beharrak estaltzea, materialen ezaugarriak areagotzea eta merkatuko aukera berriak sortzea.
Minerva proiektua Euskadiko industria jarduerarentzat estrategikoak diren hiru arlo landuko ditu.
Lehenengoa, industria adimenduna da, prozesuen hobekuntzan eta aurrerakuntzan aurrera egiteak eraldaketa digitalarekin eta baliabide materialen eta energetikoen erabilera efizientearekin batera, proiektu honi beste produktu eta irtenbide berriak bilatzera bultzatzen baitiote, balio erantsi handiagoa lortzeko eta euskal industriaren lehiakortasuna hobetzeko.
Bigarren zutabea energia berriagoak garatzearen alde egitea da. Materialen erabilera efizientearekin eta haien funtzioaren balioztatzearekin, ingurumen jasangarritasuna eta karbono gutxiko euskal ekonomia bateranzko trantsizioa lortu nahi da.
Azkenik, Minervak osasun arloan egindako ekarpenak goraipatu behar dira, osasunaren urrutiko jarraipena egiteko erabil daitezkeen materialak garatu baitira, eta baita ebakuntzetan eragingailu gisa erabiltzekoak ere.
Hori guztia Plan de Ciencia, Tecnología e Innovación (PCTI) Euskadi 2030 delakoaren estrategia teknologiko-digitalaren, energetiko-ingurumeneko eta demografiko-sozialaren esparruaren barruan sartzen da. Halaber, Europa Horizonteko esparru programaren xedeekin daude lerrokatuta, mugikortasun elektrikoko, ekonomia zirkularreko eta zahartze osasuntsuko zeharkako ekimen bultzatzaileen bitartez.
Material “berdeagoak” eta propietate hobeak
Iragan uztailean hasi eta 2023ko abendura arte garatuko den ekimen honen helburua materialei ahalik eta etekin handiena ateratzea da, propietate bereziak izan ditzan, haren osaeraren eta mikroegituraren diseinu berriaren bitartez eta baita eraldaketarako teknologia aurreratuen bateragarritasunaren bitartez ere, produktu baten balio katearen arlo kritikoak estalitzeko.
2023ko amaierarako, materialen bizi-zikloaren datu guztiak bildu eta ebaluatuta izatea espero da, diseinutik hasiera eta haren baliagarritasuna bukatu arte, garraioko, aeronautikako, energiako eta makina erremintako sektoreei zuzendutako material berriak baliozkotzea ahalbidetuko duten erakusleen bitartez.
Nerea Burgosek dio, proiektuaren koordinatzailea eta Ceiteko Pulvimetalurgia eta laserreko Fabrikazio Aurreratuko taldean ikertzailea eta proiektuaren burua, Minerva proiektuaren helburua hauxe dela: “material aurreratuak are gehiago xukatzea merkatura beste berri batzuk barneratzeko, ibilgailu elektrikoen erabilerarekin konprometituagoak, ingurumenean inpaktu txikiagoa eragingo dutenak edo energia garbiagoa sortzea eragingo dutenak”.
Ekimen honi esker, Euskadiko industria sarean inpaktu bikoitza sortuko da; batetik, eskaintzen dituen produktuen aniztasuna areagotzea lortuko du eta, bestetik, nazioarteko merkatuan lider gisa sendotuko du bere posizioa. Lerro horretan, Nereak dio euskal enpresek Europako eta nazioarteko merkatu berri bateko lider gisa kokatzea lortuko dutela eta, ondorioz, negozio aukera berriak ere sortuko direla.