Meteorologiari buruzko lehen kanala eskaintzen du Euskaltelen TBak: EGURALDIA24

Bizkaia

• Kanala irekian ematen da (ordainpeko paketerik kontratatu gabe), eta Euskaltelen telebistaren programazioko 10. dialean sintonizatu behar da.

• 15 minututik behin eguraldiaren iragarpena ematen du informazio meteorologikoko kanal honek, eta EAEko, Espainiako eta mundu osoko datuak ematen ditu.

• Horrez gain, aholku erabilgarriei eskainitako atal bat ere badu, eta erreportajeak, albisteak eta irudiak ere ematen ditu, bezeroei meteorologiarekin loturiko jardueren inguruko orientazioa emateko.

• Eguraldiaren iragarpenek Euskadin Espainian baino % 33 ikus-entzule gehiago dituzte.

Euskaltel euskal telekomunikazioen operadoreak EGURALDIA24 kanala sartu du bere telebista-programazioan. Tecnalia-Media euskal enpresak ekoitzitako kanal hau meteorologiari buruzko lehen kanala da Euskadin. Euskaltelen bezero guztiek ikus dezakete kanal berri hau, irekian, ordainpeko paketerik kontratatu gabe, Telebista Digitalaren programazioko 10. dialean sintonizatuta.

Meteorologia-zerbitzu berritzaile horri esker, Euskalteleko erabiltzaileek aukera izango dute 15 minututik behin EAEko eguraldiaren iragarpena eta itsasoaren egoera ikusteko. Horrez gain, Espainiako, Europako eta munduko hiriburu nagusienetako tenperatura ere ikusi ahal izango dute, bost eguneko aurrerapenarekin.

Horrez gain, oharrei eta alerta-egoerei buruzko informazioa, hondartza-eremuetako eta mendiko portu nagusietako iragarpen bereziak, eski-estazioetakoak eta abar ere ematen ditu. Kanal berri honek beste zerbitzu interesgarri batzuk ere eskaintzen dizkie herritarrei; esaterako, zirkulazioari buruzko informazioa eta dibulgaziozko edukiak . Eduki horiek meteorologiarekin, ingurumenarekin, naturarekin edo Euskadiko kultura-, historia- eta ingurumen-ondarearekin lotura dute, eta bizitasuna ematen diote kanalari. Egun osoko programazioa du kanal honek, urteko 365 egunetan.

Hala, meteorologiari buruzko EAEko lehen kanala da EGURALDIA 24. Eguraldiaren iragarpena lehen eskutik eta berehala ezagutzea lehen mailako beharra da gaur egun adin guztietako herritarrentzat. Gero eta jende gehiagok planifikatzen du laneko edo aisialdiko agenda “bihar egingo duen eguraldiaren” arabera.

EGURALDIA24 kanalak arreta berezia jarriko du oporretako eta asteburuetako iragarpenean. Izan ere, aisia, kirola eta bidaiak egiteko aprobetxatzen ditugu egun horiek. Horretarako, eguraldiaren iragarpenarekin batera EAEko hitzordu kultural, festa eta kirol ekitaldi nagusiak aipatuko ditu.

Tecnalia-Media enpresak parte hartu du kanal honen merkaturatzean. Hamar urte baino gehiago daramatza enpresa horrek telebistaren munduan lanean, eta telebista-kanalek, erakundeek eta enpresek proposatzen dituzten komunikazio-eskaerei aurre egiteko esperientzia eta teknologia ditu.

Tecnalia-Mediak telebista-zerbitzu berritzaile horren eskura jartzen ditu plato birtualak eta, denbora errealean, mapak eta grafikoak (datu zehatzetan oinarrituak), eta baliabide horiek guztiak meteorologiara, zirkulazioaren informaziora eta hauteskunde-prozesuetara egokitzen ditu. Ahalik eta gehiena zaindu da eguraldiaren iragapenaren irudikapen bisuala. Izan ere, gizarteak eguraldiaren iragarpenean duen interes-mailari esker, informazio meteorologikoari eskainitako tarteekk dute ikus-entzule gehien komunikabideetan.

Sofres-ek 2010eko martxoan egin zuen ikusleria-azterketaren arabera, eguraldiaren iragarpenak Euskadin Espainian baino % 33 ikus-entzule gehiago du. Datu horrek argi adierazten du euskaldunek interes handia dutela informazio-mota horrekiko.

AURPEGI BERRIAK

Scheherazade Álvarez eta Laura Gazpio izango dira plataforma digital berritzaile horretako aurkezleak. Bi kazetari gazte horiek ilusioz eta lanerako gogo handiz egingo diote aurre erronka profesional honi.

Partekatu

Beste berri batzuk