Milaka kilo elikagai bildu dituzte Euskadiko Teknologi Parkeek

Araba

  • Elikagaien bilketarako kanpainak erantzun ezin hobea izan du Euskadiko Teknologi Parkeetako enpresa eta langileen aldetik.
  • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako parkeetan bildutako elikagaiak, lurralde bakoitzeko Elikagaien Bankuak jaso ditu dagoeneko.

Abenduaren 10ean hasi eta 21ean amaitu zen elikagaiak biltzeko kanpaina Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Teknologi Parkeetan. Lurralde bakoitzeko Elikagaien Bankuarekin lankidetzan egindako kanpainak erantzun oso ona izan du parkeetan kokatutako enpresen eta bertan lan egiten duten pertsonen aldetik. Izan ere, milaka kilo elikagai jaso baitira. Bizkaiko Parkeak sei urte daramatza gabon inguruko kanpaina hau egiten; Araba eta Gipuzkoaren kasuan berriz, hau izan da lehen urtea.

Arabako Teknologi Parkean, abenduaren 10etik 19ra egin zen bilketa, Helburua 3000 kilogramo: Zer kostatzen zaizu kilogramo bat galdu eta gehien behar duenari ematea? goiburupean. Parkeko eraikin guztietan bilketarako kutxak jartzeaz gain, elikagaien bi salmenta puntu ere jarri ziren, guztien parte hartzea errazteko.

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak seigarren urtez jarraian egin du kanpaina. Abenduaren 17tik 21era bitartean, 502 eraikineko aretoa egokitu zen elikagaiak bertan bildu eta sailkatzeko.

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean egindako elikagaien bilketa kanpaina, abenduaren 10ean hasi eta 17an bukatu zen, Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin egindako lankidetza hitzarmenaren esparruan. Miramongo eraikin nagusiko sarrera egokitu zen elikagaien bilketa egiteko.

Galkorrak ez diren elikagaiak eta jaioberri eta haurrentzako produktuak bildu dira, eta dagoeneko lurralde bakoitzeko Elikagaien Bankuak jaso ditu kutxa guztiak.

Partekatu

Beste berri batzuk