Milaka lagun bildu dira Euskadiko Teknologi Parkeetako Ate Irekien Eguna ospatzeko

Gipuzkoa

• Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak, Bernabe Undak, Miramongo jardunaldian parte hartu du eta parkeek enpresa berritzaileak eta teknologia oinarri handikoak erakartzeko duten balioa azpimarratu du.

 • Teknologi Parkeetako Ate Irekein Eguna Zientziaren Astearen barruan dago.

 

Euskadiko Teknologi Parkeek, gaur, euren Ate Irekien Eguna ospatu dute eta Bernabe Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua Miramonen izan da, bertan, enpresak eta gune ludikoa bisitatu ditu non ekintza ezberdinak garatu diren.

Undak parkeek enpresa berritzaileak eta teknologia oinarri handikoak erakartzeko duten balioa azpimarratu du eta Miramongo anpliazioa Galarretan eta Leioan Bizkaiko Parkearen anpliazioa izango den UPV/EHUren Zientzia Parkea aipatu ditu.

Honez gain, Industria sailburuak esan du “bere sailak datorren urteari begira, 10 eurotatik 6, hau da, 230 milioi euro, “3I+G”rako erabiliko dituela eta krisi egoerari aurre egiteko berritu eta egitasmo berriak sortu behar direla” gaineratu du. Euskadin eusten dihardugula zehaztu du Espainian dagoen langabeziaren erdia eta 80 eta 90 hamarkadetan egoanaren erdia dugulako, sasoi hareetan, langabezia Euskadin, %24 ingurukoa zelako.”Eta horretarako daude teknologi parkeak, berrikuntza zentruak diranez gero, eta horri esker eusten diogu krisiari. Azken finean, parkeak berrikuntza eta lehiakortasun nodoak dira eta” esanez bukatu du.

Donostian ezeze, Miñanon eta Bizkaian ere ospatu den Ate Irekien Egunak, astelehenean inauguratutako Zientzia Astearen barruan dagoenak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza gizarteari hurbiltzea eta baita kalitate handiko ingurunean kokatutako teknologia berrietan, ikerketan, garapenean eta berrikuntzan oinarritutako industria inguru baten eredua erakustea ere ditu helburu.

Ate Irekien Eguna Zientziaren Astearen barruan dago. Aurtengo ekitaldian eguraldi onak lagundu du eta milaka lagunek parte hartu dute hiru Teknologi Parkeetako Ate Irekien Eguneko zientzia tailerretan, jokoetan, erakustaldietan eta adin guztietarako ekintza ezberdinetan, goizeko 10:00etatik 14:00ak bitartean. Donostiako Teknologi Parkeko ekitaldiak arratsaldeko 19:00ak arte iraungo dute Eureka! Zientzia Museoan.

Hiru parkeetan azpimargarriena, jendearen partaidetza eta enpresek jarri duten ilusioa eta ahalegina euren lana erakusteko.

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak bere XII. edizioa ospatu du, era guztietako publikoari zuzendutako ekintzekin. Goizean zehar zientzia tailerrak gazteenentzat, aeromodelismoa, magia ikuskizuna, musika, etabar…ospatu dira.

Bizkaian edizioaren nobedadea “segway”, “trikke”, “roller” eta, batez ere, gazteenek oso gustokoak izan dituzten ibilgailu elektrikoen zirkuitoak hain zuzen ere.

BTEK, Teknologiaren Interpretazio Zentroak ere, bere ateak ireki ditu bisitatzeko gogoa izan duten guztientzat eta bere barruan, nerabeentzako zientzia tailerrak burutu dira partaidetza handiarekin. Honez gain, enpresak eta teknologi zentroak: Ingeteam, Kubik-Tecnalia, Gaiker-IK4, Innovalan, AZTI, Neurotek, Neurogenomiks eta Grupo IBEA (UPV/EHU), ere bisitatu ahal izan dira eta bertan egun honetarako ilusio eta ahalegin handirekin prestatu dituzten ekitaldietan parte hartu ahal izan da. Baita parkearen inguruan antolatutakoetan ere, esaterako Laia Hotelak egindako “relax-gastronomia” zirkuito baten zozketan, Derioko Pitch & Pull Golf Taldeak antolatutako ikastaroan, Euskadi-Euskaltelen autobusan edo suhiltzaileen kamioian.

“Txu-txu” trena Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean zehar aritu da bisitariek bere osotasunean ikus dezaten eta ateak ireki dituzten enpresetara hurbiltzeko.

Arabako Teknologi Parkea

Gaurkoa, Arabako Teknologi Parkeko hamalaugarren Ate Irekien Eguna izan da, hiru parkeetatik beteranoena. Goizean zehar, hemen ere, adin guztietarako ekitaldiak burutu dira: ibilgailu elektrikoak, puzgarriak, talo eta txokolate tailerrak, zientzia dibertigarrietakoak,…

Miñanon, jendea iaz bezala polito izan da eta ateak ireki dizuten enpresak eta teknologi zentroetara goizeko lehen ordutik hurbildu dira “txu-txu” trenean.

Azpimarratzekoa da enpresen partaidetza, esaterako Ingeteamek lehen aldiz ireki ditu ateak oraintsu kokatu delako E8 eraikin ikusgarrian eta. Honez gain, CIC energiGUNE gazteak eta UPV/EHUk antolatutako tailerrak ere aipatu behar dira.

Donostiako Teknologi Parkea

Miramongo Ate Irekien Eguna gaur bere hamabigarren ediziora iritsi da. Donostiako Teknologi Parkeak eta Eureka! Zientzia Museoak antolatuta, goizeko 11:00etatik hainbat ekitaldi izan dira eta erakargarrienak Planetariuma, konstelazioak era ludikoan ikusteko modua delako; Parkeko enpresa batzuren standak, euren lana ezagutzera emateko prestatuak, hain zuzen ere, Euskaltel, Tecnalia, Cita Alzheimer, Orona, I2basque, Elkargi eta Inbiomed enpresarenak, eta argazki digitalaren lehiaketa izan dira.

Gaur, Argazki Digitalaren VIII. Miramon Lehiaketaren edizioa izan da eta aurtengo irabazleak, Natura sarian, Adrián Curtun; teknologia sarian, Rubén Fernández eta Arte sarian Igor Sánchez izan dira.

Honez, gain, azpimarratzekoa da hiru parkeetan, Energiaren Euskal Erakundeak izan duen partaidetza bere ibilgailu elektrikoekin izan da eta.

 

Partekatu

Beste berri batzuk