Minutu bat Berrikuntzarako

Araba

Euskadi Guztiko 78 Erakundek Antolatzen Dute Gaur “Minutu Bat Berrikuntzarako”


• “Minutu bat berrikuntzarako” lankidetza-berrikuntzako ekimen bat da, enpresetan eta erakundeetan ekintza eta emaitza zehatzetara bideratutako berrikuntza-kultura bat sortzeko.

• Innobasquek ezagutarazten du ekimen berritzaile Bilbao Dendak-en eskutik, zeinek Erriberako Merkatutik deialdia egiten baitie hiritarrei erronka honekin: “Merkataritza hobetu nahi dugu zuretzat. Emaguzu ideia bat.”

• Euskadik berrikuntzaren herrialdea, europar erreferentea izan nahi badu, persona guztien ekarpenak behar ditugu.

• Gaur 78 erakunde 169 ekimen egiten ari dira.

Bilbo, 2011ko azaroaren 22. “Minutu bat berrikuntzarako” gaurko egun osoan zehar Euskadi guztiko izaera eta tamaina desberdinetako 78 erakunde mobilizatzen ari da (horietako batzuk Mondragon Korporazioaren tamainakoak dira). Lankidetza-berrikuntzako ekimen bat da Innobasquek, Berrikuntzako Euskal Agentziak sustatua, zeinek bultzatu baitu partaideek ekintzara bideratutako berrikuntza bat aktibatzea eta epe laburreko emaitzetara, metodologia sinple baten bitartez.

Proiektua zertan datzan erakusteko, Innobasquek bat egin du gaur Bilboko Erriberako Merkatuan Bilbao Dendak-en “minutuarekin”.

Ekimenaren aurkezpenean honako hauek parte hartu dute: Maite Valmasedak, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko Saileko zuzendari nagusiak; Lurdes Arana, Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioaren (FECYT) zuzendari nagusiak; Oihane Agirregoitia, Bilboko Udaleko Osasuna eta Kontsumoa Alorreko zinegotzi ordezkariak; Javier López, Bilbao Dendak-eko lehendakariak eta Guillermo Ulacia, Innobasque ko lehendakariak.

Bilbao Dendak-ek “Bilboko merkataritza hobetu nahi dugu zuretzat. Emaguzu ideia bat” erronka identifikatu du eta gizarte osora ireki du parte har dezan, bere denborako minutu batekin, helburu hori lortzen lagunduko duen ideia batekin. Informazio gehiago: Minutu_bat_Berrikuntzarako.

Partekatu

Beste berri batzuk