Miramongo Teknologi Elkartegiak Donostian 2011an izandako bileren % 15 hartu ditu

Gipuzkoa

Donostiako Teknologi Elkartegiak 2011an nabarmen egin du gora bere instalazioetan izandako bileren kopuruari dagokionez eta hirian izandako bilera guztien %15 bertan egin dira.

Donostia Turismok bildutako datuen arabera, jarduerak parkean gora egin du nabarmen

Donostia Turismok eskeinitako datuen arabera, 2011 urtean, Donostiak gora egin du %34, biltzarkiden kopuruan eta guztia, 36.820 izan dira, aurreko urtean avino 9.000 gehiago. Joera bera izan da biltzar, konbentzio eta bileren kopuruan, %24ko igoerarekin aurreko urtearekin alderatuta. Beraz, 2011an Donostian 127 bilera profesional ospatu ziren 36.820 biltzarkiderekin, guztira.

Bilera profesionalen eta biltzarkideen gorakaden ondorioz, biltzar profesionalen eragin ekonomikoak %20 egin du gora 2010 urtearekiko, 25.074.420 eurotako eragina kontabilizatu delarik. Gure hirian, MICE turismoarentzako une galanta izaten ari da krisi garaia izanagatik, eta herri ekonomiarentzat motore ekonomiko garrantzitsua dela azpimarratu behar da.

Orokorrean, Kursaal Jauregia bileren ospakizunetarako egoitza nagusi bezala mantentzen da, ia % 40arekin. Bestalde, Miramon Parke Teknologikoko igoera nabarmendu behar da, %15arekin.

Sektoreei dagokienez, ekonomia-merkatua arloko kongresuak izan dira ugarienak 2011 urtean, %23arekin. Ondoren, medikuntza-osasuna eremukoak, %19arekin eta teknologikoak, %16.5arekin. Kongresu zientifikoak ere nabarmendu dira 2011 urtean zehar, %12.6arekin.

Jatorriari dagokionez, nazioarteko jatorriko bileretan ematen ari den etengabeko igoera azpimarratu behar da: 2011 urtean, nazioarteko bileren portzentaia %35koa izan zen, 2010 urtean baino 25 puntu portzentual gehiago.

Partekatu

Beste berri batzuk