Mizar Additive, sektore aeroespazialeko 9100 kalitatearen ziurtagiria eskuratu duen lehen enpresa pribatu espainiarra

Bureau Veritas-ek multisite auditoriaren baitan, Mizar Additiveren bi lantegiei UNE-EN 9100 kalitate estandarra aitortu die:  Colomiers (Frantzia) eta Gasteiz

Dron-Mizar-Additive-Aitorpen honekin, Arabako Parke Teknologikoko kide dugun enpresa dagokion sailean ziurtagiri hau lortu duen ekoizpen osagarriko estatuko enpresa pribatu bakarra bilakatu da: sektore aeroespazialeko 5 teknologietako (DMLS, EBM, SLS, FDM Y POLYJET) plastikozko eta metalezko piezen industrializazioa, ekoizpena eta merkaturatzea. DMLS, EBM, SLS, FDM Y POLYJET.

Kalitate Aeroespazialeko Nazioarteko Taldeak garatutako UNE-EN 9100 arauari jarriki, ziurtagiriak Gasteizko Mizar lantegirako eta Frantziako Colomierserako balio du.

Honenbestez, kalitate ziurtagiria lortu duen sektore espazialerako pieza eta tresna ekoizle europar bakarrenetarikoa bilakatu da Mizar.

Abiazioak espazioak eta defentsak esperotakoa lortuz

Industria aeronautikoko kalitate sistemarako nazioarteko arau espezifikoa da AS 9100. Ipar Ameriketan AS 9100 moduan ezaguna, Europan EN 9100 gisa eta Japonian JISQ 9100 izenez ezaguna. Arauak ekoizle aeronautiko garrantzitsuenen (Airbus, Boeing, GEAE eta Rolls-Royce) atxikidura eta babesa izan zituen.  Egiazki, enpresa guzti horiek hornitzaileei eskatzen dieten oinarrizko baldintza EN 9100 ziurtagiria bilakatu da.   ISO 9001 arauan oinarritu da eta industria arlo guztietako, nahiz hornidura-kate guztiko, kalitatea, segurtasuna eta teknologia izaten ditu bereziki kontuan. Arlo guztietan baliatzen da: zibiletan nahiz militarretan.