M&L Group ikerketa-proiektu europar batean murgildu da
Soluzio logistikoen diseinuan eta ezarpenean diharduen eta Zamudioko Teknologia Parkean kokatzen den ingeniaritza bizkaitar hau ikerketa-proiektu europar batean murgilduta dago ekoizpen-sistemak optimizatzen dituen tresna bat garatzeko. Prozeduren eta ohiko eragozpenen analisitik abiatuta, horretarako eraikitako partzuergoaren –hamar herrialdetako 28 erakunde biltzen ditu– partaideek fabrikazio-kontzeptuak errealitate birtualera eramateko asmoa dute funtzionamendu betean arituko den fabrika –birtual– bat garatze aldera. “Ezagutza-tresna bat garatzean datza, bai korporazio handiei bai 70 langile inguruko enpresa txikiei aplika dakiekeena. Hau da, malgutasuna areagotzea, kostuak merkatzea eta lehiakortasuna hobetzea errazten duen tresna”, azaldu du Julen Galarzak, M&L Group-eko kudeatzaileak.