Muga hirukoitzeko eta Mexikoko zenbait enpresek bisitatu dute Bizkaiko Parkea

Bizkaia

Visita Triple FronteraMuga hirukoitza deritzon eskualdeko (Argentina, Brasil eta Paraguay) eta San Luis Potosíko (Mexiko) bederatzi enpresez osaturiko taldeak bisitatu du Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea.

Nazioartekotzera bideratutako misio komertzial baten barruan kokatzen da Bizkaira egindako bisitaldia. Izan ere, prozesuak sustatzea, ezagutza-trukea bultzatzea eta negozio-aukera berrietan sakontzea da 9 enpresa horien asmoa.

Parkeak azken 30 urteotan izandako bilakaera ezagutu gura izan dute, bertoko enpresek izandako arrakasten adibideak, baita kudeaketa-eredua ere. Hori guztiari esker bilakatu baitira Parkea eta enpresak nazioko zein nazioarteko erreferentzia.

Partekatu

Beste berri batzuk