Ramiro Gonzalezek nabarmendu du ahal handia dagoela enplegua sortarazi eta teknologia garatzeko BIC Arabak abala emandako enpresetan

Diputatu nagusia enpresa berritzaileen zentro horretan izan da eta ekiten du esaten “Araba mundu globalean lehiatzeko gai den ekonomia irekia dela”

bic201Ramiro González diputatu nagusia gaur goizean bisitan izan da BIC Araban (Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroa), non bertatik bertara ezagutu eta egiaztatu duen zentro horrek abala ematen dien hainbat enpresaren eguneroko jarduna. “Uste dugu enpresa berriek, batez ere berritzaileek eta hazkunde handikoek, ahal handia dutela enplegua sortarazteko eta teknologia garatzeko. Zalantzarik gabe, Arabako Foru Aldundia ekintzaileen alde dago. Ahal hori ezin dugu eta ez dugu alferrik galdu nahi. Eta hor, BIC Arabaren egitekoa funtsezkoa da gidari izaten eta erraztasunak ematen prestakuntzan, laguntza kudeaketan; azken batean, merkatuan ematen dituen lehen urratsen tutore izaten”, esan du.

Gaur egun, BIC Araban 28 enpresak dihardute, 118 langilerekin. Gaur goizean, Ramiro Gonzalezek hainbat enpresa bisitatu du, Pilar García de Salazar diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatuarekin batera, gidari izanda Aitor Urzelai BIC Arabako presidente eta Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza zuzendaria eta David Montero bertakozuzendaria. Zehazki, hauexekin izan dira: Karten Space, fabrikazio gehigarriaren bidez nanosateliten konstelazio bat fabrikatu eta puntako teknologiarekin espaziora bidali duen lehen enpresa europarra; Airestudio, erreferente dena droneen eta Araban datuak hartu eta tratatzeko arloan; eta I+Med ingeniaritza biomedikoa, aitzindaria dena nanohidrogelak erabiltzean botiken askatze kontrolatuan. Halaber, hauen errealitatea ere ikusi dute tokian bertan: Bigda Solutions, Big Datako zerbitzuak ematen dituena industria eta meteorologiarako energia berriztagarrien eraginkortasun energetikoa optimizatu eta hobetzeko; Globe Testing, empresa aditua software probetan; Biogenetics, aitzindaria dena elikagaien jatorria eta trazabilitatea identifikatzean haien ezaugarri genetikoen bidez; eta azkenik, Aztes eta Pixybit-eko arduradunekin izan dira, ingurumeneko gaietan adituak baitira.

Bisita amaitu ondoren, Ramiro Gonzalezek berriro ekin dio Arabako ekonomiaren egitekoari, “izan ere, mundu globalean lehiatzeko gaitasuna duen ekonomia irekia da, bere BPGd-aren % 57,5 esportatzen baita, benetan portzentaia altua dena”. Esaterako, Euskadin esportazioak BPGd-aren % 30,2 dira. Lorpen horien atzean ekintzaileak daude zalantzarik gabe, haien ikuspuntu eta apustu pertsonalarekin. Gaur, zuzenean egiaztatu ahal izan dut haien ezagutza eta ahaleginak”. Ildo horretan, Arabako diputatu nagusiak erantsi du foru exekutiboa arlo horren alde dagoela. “Aldundi honek oso kontuan du Arabako enpresari berrien ahala eta horregatik eskaini dizkiegu berrikuntzarako jardunaldiak edo laguntzak, hala nola Ekin Araban, aurten 950.000 euro bideratuta, edo Alava Innova, 1.350.000 euroko partidarekin”

.BIC Araba (Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroa) sozietate publikoa da, haren partaide direla Eusko Jaurlaritza, SPRIren bidez (% 51), Gasteizko Udala (% 24,5) eta Arabako Foru Aldundia (% 24,5). Haren helburua da laguntza zerbitzuak ematea ekintzaileei eta enpresei enpresako ekimen berritzaileak eta/edo teknologia oinarrikoak sustatu eta haien garapena indartzeko. BIC Araba tresna dinamizatzailea da enpresa proiektu berriak sartzeko, eta enpresa horietako batzuk bere eraikinean bertan hartzen ditu bost urteko aldirako gehienez ere. Gainera, Arabako Teknologi Parkea  zentroan bertan kokatuta daudenekin ez ezik beste enpresa proiektu batzuekin ere dihardu. Enpresa inkubagailu horrek laguntza ematen die enpresei eta enpresa proiektuei baldin eta teknologia oinarria duten proiektu berritzailea badaukate. David Montero BIC Arabako zuzendariaren hitzetan –jakinarazi dueña lehenengo bosturtekoan haietako % 75ek edo lanean segitzen dutela– ardatzetako bat da “lan egitea bertokotik baina ikuspegi globalarekin”.