“Mugikortasun berri konektatua, iraunkorra, kooperatiboa eta segurua ” (UPV/EHUko UDA IKASTAROA)

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

“Mugikortasun berri konektatua, iraunkorra, kooperatiboa eta segurua ” (UPV/EHUko UDA IKASTAROA)

Digitalizazioak eta gizarte-aldaketek mugikortasun-modu berrietaranzko aldaketa ekarri dute. Teknologian oinarrituta, bertan esku hartzen duten agente guztiek (erabiltzaileak barne) gero eta datu gehiago edukitzeak automatizazioa eta ibilgailu autonomorako bidea ahalbidetzeaz gain, kudeaketa adimenduna eta zerbitzu berrien agerpena ahalbidetzen ditu

Aurrerapen horiek, ingurumenarekiko kontzientziazio handiagoarekin eta elkarlaneko ekonomietaranzko gizarte-aldaketarekin batera, Mugikortasuna zerbitzu gisa kontzeptua azaleratu dute, eta kontzeptu horren pean sustatzen da garraio-baliabideen erabilera partekatua eta gardena: elkarreragingarritasunetik mikromugarritasunera.

Horrekin batera, klima-alarmak premiazkoa du garraio-eredu garbiak ezartzea, eta energia-iturri alternatiboen erabilera bultzatu du.

Udako Ikastaro honek mugikortasun berriaren egoera eta perspektibak errepasatuko ditu, teknologia, erronkak eta aukerak aztertuz eta epe labur eta ertainean aurreikuspenak aurreratuz, teknologiaren eta merkatuaren ikuspegitik.

“Mugikortasun berri konektatua, iraunkorra, kooperatiboa eta segurua ” (UPV/EHUko UDA IKASTAROA)

  • 2022ko Ekainaren 22a
  • Donostiako Miramar Jauregia eta online
  • Ordutegia: 09:00 a 14:15
  • Antolatzailea: Mugikortasun eta Logistika Klusterra
  • Babesten dute: Mubil, Diputación de Gipuzkoa y Ente Vasco de la Energía
  • % 25eko deskontu presentziala parkeen sarean ezarritako erakundeentzat. Egiazta zaitez fitxategi hau erabiliz
  • Informazio gehiago eta izen-emateak: https://www.uik.eus/eu/jarduera/nueva-movilidad-conectada-sostenible-cooperativa-segura

Partekatu

Beste berri batzuk