“Multilokalizazioa, Gizarte Erantzunkizuna tokiko ekintzetan eta ekintza globaletan” mintegia hartuko du BECek martxoaren 3an

• Spri eta Innobasquek babestutako jardunaldia, Gaia Klusterrak, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak, Emaus Gizarte Fundazioak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak antolatu dute

“Multilokalizatu, Gizarte Erantzunkizuna tokiko eta global ekintzetan” izeneko mintegia egingo da datorren martxoaren 3an, ostegunez, BECen. 2006.urtetik Emaus Gizarte Fundazioak, Mondragon Unibertsitatearen Enpresagintza Fakultateak eta Gaia Klusterrak multi-stakeholder lantalde bat osatzen dute honako helburu honekin: Euskal Autonomi Erkidegoan eta hegoaldeko herrialdeetan kokatuta dauden enpresen nazioartekotze iraunkorra sustatzea eta horrela, herrialde horietan enpresok garapen-eragile bezala duen betebeharra sustatzea.

Sprik eta Innobasquek babestutako mintegian, lan talde horrek egindako azterketaren emaitza aurkeztuko da, Enpresen Gizarte Erantzunkizunaren inguruko elkarrizketa sustatzearekin batera. Aipatutako azterketan, bost herrialdetan euskal enpresen EGE egoerak alderatu dira: India, Txina, Brasil, Mexiko eta Marruekos.

Enpresen Gizarte Erantzunkizuna munduko ezagutzarik lehiakorrena eta dinamikoenean oinarritutako ekonomia bihurtzeko nahitaezko faktore bezala deskribatzen du Europar Batasunak. Dagokien argumentu etikoekin batera, burututako ikerketak eta bizitako eskarmentuek, finantza errentagarritasuna eta GEK praktika onen garapenaren arteko harreman positibo bat dagoela berresten dute.

Honekin batera, globalizazioaren fenomenoa eta merkatuaren lehiakortasunaren hazkuntzak, enpresak nazioartekotzera eta multilokalizatzera bultzatu dituzte; euskal enpresa askok, baita beste zenbait erakundek ere, mundu osoan zehar dituzte egoitzak.