Munduko aditurik onenak Bilbon bilduko dira neutroien iturriari azken ukituak emateko

Bizkaia

Gai horretan adituak direnak bilduko dituen munduko topaketarik handiena izango da. Lehen mailako zientzialariak arituko dira Europar Batasunak bere etorkizunerako pentsatutako azpiegiturarik garrantzitsuenetako bat nolakoa izan behar den eztabaidatzen: Espalazio bidezko Neutroien Iturria. Bilbo hautagaien artean dago eta martxoaren 16, 17 eta 18an BECen ia ehun bat zientzialari bilduko dira, hainbat alorretan adituak eurak, hala nola, azelerazio-teknologian eta neutroien ekoizpenean. Goi-bilerak etorkizuneko azpiegitura punta-puntakoa izan behar denaren ideia sendotuko du eta baldintza hori dagokionez, Bilboko hautagaitzak abantaila du bere lehiakideekiko. ESS-Bilbaok Europako adituen batzordeari proiektuak aurkeztu zizkion eta begi bistakoa izan zen proiektu espainiarraren abantaila teknologikoa gainontzeko biekin alderatuta. Kasu batzuetan bere lehiakide nagusienak, Suediak, ez zuen barneratzen teknologia aurreratu hori eta baliteke azkenean Europako Erkidegoko herrialdeek Bilboko proiektua aukeratzea.

Partekatu

Beste berri batzuk