NASAk Martera egingo duen M2020 misioan parte hartuko du AVSk

AVS enpresak NASAren espazio-esploraziorako ibilgailuan dauden zazpi tresnetako biren garapenean parte hartu du. Ibilgailu hori 2021eko otsailaren 18an iritsi zen Martera, Atlas V-541 suzirian

AVSren partaidetza hori NASAren M2020 misioaren barruan kokatzen da. Misio horretan, alde batetik, MEDA tresnaren parte diren haize-sentsoreen garapenean parte hartu du, eta, bestetik, SUPERCAM instrumentuaren kalibrazio-targetaren garapenean. AVSk MEDAko (Mars Environmental Dynamics Analyzer) haize-sentsoreen egiturarekin eta hedapen-mekanismoarekin lagundu du abiadura, haizearen norabidea, hezetasun erlatiboa edo eguzki-erradiazioa neurtzeko, besteak beste. Bestalde, SUPERCAM tresnarako kalibratze-sistemaz ere arduratu dira, harriak urrutiko kamera-, laser- eta espektrometro-sistema baten bidez aztertzeko.

Euskal konpainiak egindako lana oso garrantzitsua da NASAk abian jarritako misioak arrakasta izan dezan; izan ere, urtebete darama planeta gorria esploratzen eta Lurreko ikertzaileei informazioa bidaltzen.

AVSk egindako lana 15 urte baino gehiagoko eskarmentuak bermatzen du, eta espazio agentzia nagusietarako erreferente bihurtu dute munduan, eta dagoeneko esku robotiko bat garatzen ari da Marterako hurrengo misiorako, Perseverance roverrak jasotako laginak bueltan ekarriko dituena.