Neikerrek eta Politeknika Txorierrik lankidetza hitzarmena sinatu dute nekazaritza eta ingurumen sektorera zuzenduta
- Hitzarmena gaur goizean izenpetu dute, Bilbon, eta helburua da “Industria Automatizazioa eta Robotika’ eta ‘Ingurumen Heziketa eta Kontrola’ izeneko goi mailako graduko zikloei lotutako prestakuntza eskaintzea.
- Ikasleek praktikak zentro teknologikoan egin ahal izango dituzte
NEIKER-Tecnalia, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Institutuak eta Politeknika Ikastegia Txorierri ikastetxeak hitzarmen bat izenpetu dute gaur goizean Bilbon, batez ere nekazaritza, ingurumen eta baliabide naturalen sektoreetara zuzendutako prestakuntza eskaintza bultzatzeko helburuarekin. ede Hitzarmenari esker adierazitako arloetan lankidetza etengabea garatzeko esparru bat sortuko da, eta aurrerantzean Politeknika Ikastegia Txorierri NEIKER-Tecnaliaren zentro laguntzailetzat hartuko da.
Ikastetxeak, zehazki, prestakuntza profesionalerako eskaintza garatuko du, “Industria Automatizazioa eta Robotika’ eta ‘Ingurumen Heziketa eta Kontrola’ goi mailako graduko zikloei lotuta. Halaber, hitzarmenari esker, prestakuntza zentroko ikasleek praktikak NEIKER-Tecnalian egin ahal izango dituzte, eta aipatu espezialitateetan enplegu poltsa bat osatuko dute. Horrez gain, zentro teknologikoko langileek enplegurako prestakuntza jaso ahal izango dute Politeknika Txorierrin, baita beste formazio batzuk ere gai interesgarriei buruz, horien artean ingurumen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa, kalitatea…
NEIKER-Tecnalia, gazteen prestakuntzan inplikatuta
NEIKER-Tecnalia 2000. urteaz geroztik dago gazteen prestakuntzarekin inplikatuta, eta orain beste urrats bat egin du bide horretan, Politeknika Ikastegiarekin sinatu duen hitzarmenarekin. Ikasleek NEIKER-Tecnaliako hainbat departamentutako ikertzaile, teknikari, laguntzaile eta arduradunekin jasoko dute prestakuntza, hau da, lehen sektoreko enpresen artean entzute eta balorazio handia duen kualifikazioa jasoko dute. Sinatutako hitzarmenaren bitartez, gainera, ezagutzaren eta berrikuntza teknologikoko kontraprestazioen trukea lortu nahi da, nekazaritzaren sektorera zuzenduta, eta bi erakundeei mesede egingo diena.