Indiako ikasle talde baten bisita

Gipuzkoa

Indiako ikasle talde baten bisitaIndiako Pune hiriko IIMS unibertsitateko ikasle talde bat Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean izan da gaur bisitari. Raquel Ubarrechena, Parkeko zuzendariorde nagusiak eta Hector Calderon, Berrikuntza zuzendariak egin die harrera, baita Parkearen historia eta bilakaera azaldu ere.

17 ikaslez osatutako taldea, Mondragon Team Academyren eskutik iritsi da Gipuzkoako Parkera. Eraikin Nagusira egindako bisitaren ondoren, Gipuzkoa Berrikuntzenera joan dira han egindako workshop baten parte hartzeko; behin tailerra bukatuta, Wattio enpresan egiten den lana bertatik bertara ikusteko aukera izan dute.

Indiako ikasleek bi aste egingo dituzte Euskadin, bertoko errealitate sozio-kulturala eta ekonomikoa ezagutzen.

Partekatu

Beste berri batzuk