Neutroien iturrirako Bilboko hautagaitza finantza-bazkideen bila dabil

Bizkaia

Europako neutroien espalazio iturria hartzeko Bilboko hautagaitza diplomaziaz fio da EBko “handien”, hau da, Frantziaren, Alemaniaren eta Britainia Handiaren laguntza jasotzeko eta beraren eta beste bi hautagaitzen arteko lehia irabazteko bide gisa: Suedia eta Hungariari irabazteko alegia. Politika lehia ebazteko giltzarria izango da, behin hiru izangaiak aditu-taldearen azterketa gainditzen dutenean. Hautagaitza bilbotarraren batzorde delegatuko presidentea den Juan Urrutiak azpimarratu zuenez, Bizkaiko Teknologia Parkerako aurreikusitako proiektuak baiezta dezake suediarren eta espainiarren arteko berdinketa dagoela; gainera, kontuan hartu zuenez Espainiako Gobernuak egin beharreko lan diplomatikoaz gain, beharrezkoa litzateke Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa eta laguntzak berekin “esfortzu finantzario handiagoa” izatea.

Partekatu

Beste berri batzuk