Next Generation EU Suspertze Funtsei buruzko informazioa klik batean

Euskadiko Parke Teknologikoetako enpresa-ekosistema teknologikoko kideei zuzendutako hileko newsletterraren protagonista 140.000 milioi eurotik gorako Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana da

Euskadiko Parke Teknologikoek konpromiso sendoa dute euren campusetan dauden enpresekin eta ikerketa-zentroekin. Parke ekosistemako enpresei hazten, merkatura arrakastaz iristen edo merkatu berrietan sartzen laguntzeko, Parke Euskadik aldizkari elektronikoa argitaratzen du hilero, Europar Batasunak bultzatutako Next Generation Suspertze Funtsei buruzko azken berritasunekin.

Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana, ekonomia modernizatzeko, hazkunde ekonomikoa suspertzeko eta enplegua sortzeko, COVIDak eragindako krisiaren ondoren berreraikuntza ekonomiko sendo, inklusibo eta erresilientea bultzatzeko, eta enpresek eta teknologia- eta ikerketa-zentroek aurrean dituzten erronkei erantzuteko aukera da.

Aldizkari elektronikoan, Next Generation EU funtsekin erlazionatuta deitzen ari diren laguntza publikoen lineei buruzko informazioa ematen da.

Next Generation EU aldizkariko harpidetza hemen klik eginda egin daiteke.