Ondo abiatu dira kirol-jarduerak Arabako Parke Teknologikoan
Arabako Parke Teknologikoko gizarte-politiken barruan, beste urtebetez, zenbait kirol-jarduera jarri dituzte martxan enpresetako langile guztientzat.
Runninga Martín Fizekin, zumba-eskolak eta pilates eta hipopresiboak dira gaur egun eskaintzen diren kirol-planeko jarduerak eta berriz ere ondo hartu dituzte Parkeko langileek. Dagoeneko 80 pertsona baino gehiago ari dira
antolatutako jarduerez gozatzen.
Kirolaren munduko profesional esanguratsuak kirol-jarduerak gidatzen dituzte hainbat egun eta ordutegitan.
Astelehen eta asteazkenero, 13:30etik 14:30era, running praktikatu ahalko duzu Martín Fiz eta bere taldearekin, zure maila edozein izanda ere. Jardueraren prezioa: 18 €/hilean.
Astelehen eta asteazketetan ere, baina 14:00etatik 15:00etara, Syna Fitness zentroko María Palosek zumba-eskolak emango ditu. Sasoian egoteko ariketa-fisikoa, musika, dibertsioa… Jardueraren prezioa: 25 €/hilean.
Azkenik, Syna Fitnesseko María Palos bera ere arduratuko da pilates- eta hipopresibo-eskoletaz. Zenbait talde egingo dira zenbait egunetan, beraz, komeni da dauden aukerak kontsultatzea.Jardueraren kostua: 75 €/hiruhilean.
Informazio gehiago lortzeko edo izena emateko, idatzi helbide honetara: plansocialalava@parke.eus