Optimus 3Dk defentsa-sektoreko, abiazio-sektoreko eta sektore aeroespazialeko EN 9100:2018 ziurtapena jaso du

Albisteak, Araba

Polimero eta metalen diseinu eta fabrikazio gehigarriko zerbitzu integraletan espezialista den Optimus 3Dk EN 9100:2018 ziurtapena iragarri du eta sektore aeroespazialarekin, abiazio-sektorearekin eta defentsa-sektorearekin duen konpromisoa indartu du

EN 9100 nazioartean aitortutako Kalitatearen Kudeaketa Sistema (QMS) da eta espezifikoki sektore aeroespazialerako, abiazio-sektorerako eta defentsa-sektorerako garatuta dago (Amerikako AS 9100 eta Asiako JISQ 9100 ziurtapenen baliokidea da). EN9100 ISO 9001 kalitatearen kudeaketako arauan oinarrituta dago eta sektore aeroespazialerako baldintza gehigarri espezifikoak eskaintzen ditu. Ziurtapena produktu aeronautikoen fabrikatzaile diren enpresa nagusi guztiek babesten dute, OEMek barne.

Optimus 3Dk joan den abuztuan fabrikazio gehigarri bidez produktu pertsonalizatuak diseinatzeko, garatzeko eta hornitzeko erabilitako SGCa ziurtatu du AENOR ziurtapeneko erakunde independente eta egiaztatuak. Talde osoak 20 hilabetez aldi baterako egindako inbertsio ekonomikoaren emaitza da lorpen hau.

Optimus 3Dko CEO den Fernando Ohárrizen arabera, “Erronka handienak dakarzkiguten bezeroen itxaropen eta eskakizunak betetzeko talde osoak hartutako konpromisoa islatzen du EN9100:2018 ziurtapenak. Optimus 3Dk kalitate goreneko fabrikazio gehigarri bidez tresnak eta piezak hornitzea bermatzeko eragiketa-prozesuak etengabe ezartzeko eta hobetzeko gaitasuna duela frogatu du. Horrez gain, diseinu-proiektu bakoitzaren hornidura-katea eta trazabilitatearen fidagarritasuna ere frogatu ditu. Ziurtapen honekin, nazio mailako ekosistema aeronautiko eta aeroespaziala indartzea espero dugu, eta hala, egungo aplikazio zibil eta militarren eraginkortasuna hobetzeko teknologia gehigarri berriak txertatzeko aukerak zabaldu nahi ditugu.

Ziurtapen horrek Optimus 3Dk industria arloko fabrikazio gehigarriaren sektorean duen lehia arloko posizioa indartzen du, konpainia hori baita DISEINUA bilduta ziurtapen hori lortzen duen Europako lehenengo enpresetako bat.

Optimus 3D, EN 9100 eta ISO9001 arauen arabera ziurtatutako kudeaketa-sistema izanik, dagoeneko hurrengo ziurtapenean lanean ari da: ISO 13485 ziurtapenean alegia (medikoa).

Optimus 3Dko taldeak esperientzia handia du ingeniaritza sortzaile edo topologiko bidez optimizatutako produktuen garapenean, eta geometria eta fabrikazioa optimizatzen oinarritzen dira, pisua murrizten eta segurtasun-ezaugarriak hobetzen, batzuk aipatzearren. Optimus 3D gogo biziz dago gaur egun “kaltetuta” dauden defentsaren, espazioaren eta aeronautikaren merkatuei laguntzeko.

Proiektu posible baten inguruan hitz egiteko, inolako konpromisorik gabe, mesedez, jarri harremanetan gurekin: info@optimus3d.es

Partekatu

Beste berri batzuk