Arabako Teknologia Parkeak abiarazi du Gabonetako Postalen II. Lehiaketa, iaz oso arrakastatsua izan zen ekimena. Horren bidez haurrek euren gaitasun artistikoa garatu ahalko dute Gabonetan girotutako zorion-postala marraztuz. Lehiaketan parte hartzeko, neska-mutilek baldintza hauek bete behar dituzte:
- Parkeko langileen seme-alabak izatea
- 5 eta 10 urte bitartean izatea (2013an beteta)
Zorion-postala eskuz margotu beharko da pintura, argizarizko margo, akuarela edo bestelako lanabesak erabilita, eta Arabako Teknologia Parkearen logotipoa jaso beharko du.
Lanak aurkezteko epea abenduaren 15ean 10:00etan amaituko da.
Izena-ematea
Lehiaketan parte-hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea mezu elektroniko bat bidaliz helbide honetara ptalava@pt-alava.es; mezuan ondoko datuak adierazi behar dira:
- Haurraren izen-abizenak eta adina
- Aitaren edo amaren izen-abizenak
Aurten sari bikainak izango ditugu lehenengo hirurentzat: Caype papertegiko hiru saski, 175, 125 eta 100 euroko balioa dutenak, hurrenez hurren. Parte-hartzaile guztiekin egingo den jaian emango dira saskiok, abenduaren 15ean 11:00etan Parkeko eraikin nagusian. Egun horretarako ere Caypek tailer bat antolatu du haur guztientzat.