Ostegun honetan, “Parkea Musik Fest” jaialdia Gasteizko Campusera itzuliko da Parkeetako enpresetako profesionalen parte-hartzea duten hiru talderen emanaldiarekin
Ekitaldia denentzat irekita egongo da eta arratsaldeko 17:00etatik aurrera egingo da Parke Teknologikoen Gasteizko Campuseko Eraikin Nagusian
“Parkea Musik Fest” jaialdiaren edizio hau girotuko duten hiru taldeek Parke Teknologikoetako enpresetan lan egiten duten pertsonen parte-hartzea dute
Datorren ostegunean, maiatzak 25, “Parkea Musik Fest” jaialdiaren beste edizio bat egingo da Parke Teknologikoen Gasteizko Campusean. Euskadiko Parke Teknologikoek bultzatutako ekimena da, langileen sormen-talentuari ikusgaitasuna emateko eta laneko espazioa gizarte- eta kultura-esperientzietara irekitako bizi-ekosistema bihurtzeko.
Ekitaldia Gasteizko Campuseko Eraikin Nagusian egingo da. 17:00etan hasiko da ikuskizuna. Emanaldia metal-rock errepertorioa duen “Black Nails” taldearen eskutik hasiko da (17:00); ondoren, “The Outfingers” soul taldeak (17:45) bere errepertorioa joko du, eta azkenik, “Growing” (18:30) taldeak bere indie-rock musikaz gozaraziko ditu bertaratuak.
Aeronautikaren sektoreko munduko fabrikatzaile nagusientzako aeroegitura konplexuak diseinatzen, fabrikatzen eta muntatzen espezializatutako Alestis Aerospace ingeniaritza enpresako langileek hartzen dute parte “Black Nails” taldean. Bestalde, “The Outfingers” taldeko kideak TSKtik datoz, industria, energia eta ingurumen arloetan EPC proiektuak gauzatzen liderra den nazioarteko konpainiatik. Azkenik, “Growing” taldeko partaideak Lantek-etik datoz, lider globala txapazko metalezko piezak, hodiak eta profilak ekoizten dituzten enpresentzako softwarean.
Ekitaldian zehar kultur eta kirol ekitaldietarako sarreren zozketak egingo dira Parkeetako langileentzako eta lehenengo 100 kontsumizioak doan zerbitzatuko dira.
Parkea Musik Fest “Parkerako Erronka bat” programatik sortutako ekimena da eta duela sei urte jarri zen martxan. Lau edizio ospatu dira Donostiako, Zamudioko eta Vitoria-Gasteizko campusetan.
Iazko edizioan Euskadiko Parkeetako enpresetan lan egiten duten profesionalek osatutako 14 taldek hartu zuten parte: Carlos Tego, Blue Painters, El Cantar del MiuCIC, Bilongo Latin Trío, Rojo Nieve, Red Night Man, Red Crocodile, Old Skull, Grezians, Igara Roosters, Beyond his faith, Who killed Laika?, Pentatonics Banda eta Desert tracks, baita dantza talde batek ere, BIOFISIKA Dantza plazan, hain zuzen ere.
Aurreko edizioan parte hartu zuten taldeak enpresa hauetako langileek osatu zituzten: Tecnalia, CIC energiGUNE, RetaBET, Light & System, Ibermática, Ingeteam, Ceit, KREAN, Instituto de Biofísika, Achucarro eta BC Materials.
Kontzertuak Parke Teknologikoen 4 Campusetan egin ziren: Gasteizen, Donostian, Zamudion/Derion eta Leioan. Entzule sutsuak ez ziren Parke enpresetako langileak soilik, era guztietako pertsonek parte hartu zuten, izan ere, ekimena ikus-entzule guztiei irekita dago.