OWL Metabolomics eta SYNLAB enpresek hitzarmen estrategiko bat sinatu dute Espainian OWLiver, gibel koipetsua diagnostikatzeko dagoen test ez-inbaditzaile bakarra, merkaturatzeko

Bizkaia

OWL Metabolomics euskal enpresak Bizkaiko Parkean du egoitza nagusia eta prebalentzia handiko gibeleko gaixotasunen diagnostiko ez-inbaditzaileak baliozkotzen eta merkaturatzen ditu

OWLiver y OWLiverCare en flecha NAFLD(2)SYNLAB enpresak mediku-diagnostikoak egiteko zerbitzuak eskaintzen ditu eta europar merkatuko liderra da. Halaber, OWL Metabolomics, CIC bioGUNEtik eratorritako bioteknologia-konpainia, NAFLD eta NASH gaixotasunak diagnostikatzeko test ez-inbaditzaileen garapenean aitzindaria da. Gauzak horrela, bat egin dute, OWLiver testa merkaturatzeko asmoarekin. Test hori gibel koipetsu ez-alkoholikoa (NAFLD) eta esteatohepatitis ez-alkoholikoa (NASH) diagnostikatzeko dagoen test ez-inbaditzaile bakarra da, eta gaixoen serumaren analisi lipidomikoan dago oinarritua.

Ekimenaren helburua NASH gaixotasunaren diagnostiko ez-inbaditzailea (OWLiver) Espainiako ospitale pribatuetan ere eskura jartzea da. Gaur egun, OWL Metabolomics enpresak ospitale publiko ugaritan egin dezake OWLiver testa eta, hitzarmenari esker, aukera hori ospitale pribatu guztietara zabalduko dute, SYNLABen sarearen bitartez.

NAFLD eta NASH zer diren

Gibel koipetsu ez-alkoholikoaren gaixotasunak (NAFLD) esteatosia (gibel koipetsua), esteatohepatitis ez-alkoholiko (NASH) larria, zeina zirrosi eta gibeleko minbizi bihur baitaiteke, eta bi mutur horien arteko gaixotasunak barne hartzen ditu. NAFLDek obesitatearekin eta diabetesarekin du zerikusia eta biztanleen % 20-30i eragiten dio. Balioespenen arabera, gainera, datozen urteetan gibeleko transplanteak egiteko arrazoi nagusia izango da.

Hemen duzue informazio gehiago: www.owlmetabolomics.com

Partekatu

Beste berri batzuk