TALENTUA SAREAN: Sandra Seijo, Ibermática-ko datu-zientzialaria

Gipuzkoa

Minbiziaren garapena ikertzen du analisi aurreratuko erremintez

DSC_0493_editedEnpresaren jarduera…

Enpresa eta instituzioak eraldatzeko zerbitzuak, informazioaren teknologietan oinarrituta.

Bereizgarriak …

Benetakotasuna, hurbiltasuna, malgutasuna… Modu hurbil eta argian dihardugu, enpatiarekin, eta gure eskarmentuaz baliatuz… Gure bezeroen hornitzaile baino, haien bidelagun izan nahi dugu.

Gizarteari egin nahi dizkiozuen ekarpenak…

Kalitatezko enplegua gure profesionalentzat; eta zuzeneko parte hartzea, lankidetzan dihardugun enpresa eta instituzioak hobe daitezen. Horretarako, kalitatezko zerbitzua ez ezik, kalitatezko produktu propioak ere garatzen ditugu, hala nola RPS softwarea eta produkzio-kudeatzailea (Olanet).

Eta Euskadiko Parkeen Sareari dagokionez, zer ekarpen egiten diozue?

Hiru Parkeetan dago Ibermática, eta aktiboki dihardu haiek antolatzen dituzten barne-jardueretan (ideia-lehiaketak, ekitaldiak…). Horrez gain, Parkeko “bizilagunekin” lankidetzan aritzeko proposamenei irekita dago. Ibermáticako Berrikuntzako Institutuaren barruan, Euskal Parkeetan berrikuntzako erreferentzia diren eragileekin ere elkarlanean ari gara hainbat proiektutan, besteak beste, osasunaren eta industriaren sektorean edota Big Data, zibersegurtasuna eta Blockchain delakoen alorrean, bai nazioan bai nazioartean.

Munduan zehar hedatutako enpresa batek hau eduki behar du…

“Esporta daitekeen” balioa. Zenbat eta trinkoago, orduan eta errazago (RPS softwarea dugu horren adibide bikaina). Bestalde, aldaketei irekita dagoen kultura eta anbizioa ere beharrezkoak dira, erronkei inolako beldurrik izan gabe.

Ez, ordea…

“Egonkortasun” gehiegi; aldaketari, berriari edota ezezagunari beldurra. IKTen mundua ziztu bizian aldatzen da, eta atzean ez geratzea ezinbestekoa da; aldaketari aurre hartzen saiatu beharra dago, teknologia berrien abangoardian egoten.

Eta enpresen munduko erreferentzia bat aipatzekotan?

Tesla Motors. 2011. urtearen amaieran, esleitutako 59 patente zituen, eta beste 230 patente onartzeke; 2014an, aldiz, horiek guztiak askatu zituen, kode irekiko filosofian oinarrituta. Masako produkzioaren bidez auto elektrikoak fabrikatu ahal izatea dute epe luzerako helburu, batez besteko kontsumitzaileak ordain dezakeen arrazoizko prezioan. Erabateko iraultza da merkatuaren barruan!

Haren filosofiagatik gustuko duzun enpresa…

Twitter Langileek onura ugari dituzte, adibidez: oporraldiak zehazteko modu malgu eta eskuzabala; erabateko onurak osasunari edo hortzen zainketari dagokienez; gosari- eta bazkari-zerbitzua (egunero); ordainpeko amatasun- eta aitatasun-baimenak; yoga- eta pilates-eskolak bulegoan bertan; garbitegi-zerbitzua… Langileek bereziki baloratzen dituzte elkarlaneko kultura, taldean lan egiteko prestutasuna eta negozio-soluzio adimendunak bilatzeko aukerak. Eta, noski, teilatu-lauan egiten dituzten bilerak ahaztu gabe.

Talentuak hauxe dakar berekin…

Enpatia, pertsonekiko ardura zintzoa.

Non bilatzen dituzu enpresarako behar dituzun talentuak?

Unibertsitatean edota lan-merkatuan; baina, batez ere, etxean dugun talentuaren barne-garapenean.

Nire laneko mahaian edo bulegoan, beti dut… 

Txikleak, paper asko eta boligrafo bat (egun osoa ematen dut gauzak apuntatzen eta oharrak hartzen); baita hura begiratu eta irribarrea eragiten didan argazkiren bat ere.

Partekatu

Beste berri batzuk