Parc Tauli Fundazioak Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea bisitatu du

Gipuzkoa

Parc Tauli Fundazioaren bisita hartu du Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak. Parc Tauli Unibertsitate eta Osasun Korporazioaren inguruan sortutako fundazioa zazpi zentrok osatzen dute: Sabadelleko Ospitalea, Albada Zentro Soziosanitarioa, Salut Mental Parc Tauli, Parc Tauli lehen arreta eta menpekotasun arreta zerbitzua, UDIAT eta Sabadell Gent Gran.

Medikuntza alorrean berrikuntza sustatzea du helburu fundazioak, teknologia berrien aplikazioaren bidez, hala nola robotika, irudi digitala, sentsoreak, monitarizazioa, informazio sistemak… pertsonen osasuna eta ongizatea hobetzeko.

Biodonostia institutoaren eskutik, Fundazioak Parkea ezagutu nahi izan du, hain zuzen ere Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak dituen indarguneak bertatik bertara ikusteko. Era berean, CIC microGUNE, Vicomtech-IK4, Cidetec-IK4 eta Tecnalia ere bisitatu ditu Fundazioak.

Partekatu

Beste berri batzuk