“Parkea Musik Fest” ekainaren 13an itzuliko da Vitoria-Gasteiz Campusera, Euskadiko Parke Teknologikoko enpresetako profesionalek parte hartzen duten hiru talderen emanaldiarekin

Albisteak, Araba, BeParke

Hitzordua 16: 30etan hasiko da Eraikin Nagusian ekainaren 13an Vitoria-Gasteiz Campusean.

Euskadiko Parke Teknologikoaren helburuetako bat da Campusetako langileen musika eta sormen talentua ikustaraztea. Hori dela eta, Be Parke Ekimenaren barruan, Parkek presentzia duen hiru lurraldeetan egiten da ekitaldi hau. Jaialdi honen faktore bereizgarria da talde bakoitzeko gutxienez kide bat Campusetako bateko langilea dela.

Arratsaldeko protegonistak hiru musika talde izango dira baina ekitaldia 16:30tan hasiko da DJ batekin. Ondoren, 17.00etan lehen banda hasiko da izango da baina musikaz gain, elementu gehiago egongo dira jardunaldia girotuko dutenak: bertaratutakoentzako zozketa esklusiboak, doako 100 kontsumizio eta pintxo eta edari aukerak egongo dira. Gonbidapena irekia da Parkeko edozein langilerentzat edo ez-langilerentzat.

Zozketetan parte hartzeko egin klik HEMEN

OHARRA: Sariez disrutatu ahal izateko nahitaezkoa da ekitaldira joatea

Taldeak

Growing, Echoes & Voices eta Unai Sarasola izango dira Vitoria-Gasteiz Campusa girotzeko talde eta protagonistak.

Growing taldean Lantek taldeko ordezkariak aurkitzen dira eta rock alternatiboa da euren estiloa. Echoes & Voices taldeak musika elektronikoa egiten du eta taldekideren bat Liof Pharmakoa da. Azkenik, Unai Sararolak rocka egingo du baita ere, eta AAC Centro de Acustica Aplicada enpresakoa da.

Parkea Musik Fest-ek Parke osatzen dutenen talentua azpimarratzeaz gain, lan giroa aisialdi, ongizate eta denbora libreko espazio bihurtu nahi du.

Hau Musik Fest Parkearen bigarren emanaldia da. Lehena joan den maiatzaren 23an Zamudio/Derio Campusean ospatu zen eta irailaren 19an Donostian.

Partekatu

Beste berri batzuk