Parke Teknologikoetan egin diren enpresentzat laguntza-programen aurkezpen ekitaldiek interés handia sortu dute enpresen artean

Araba

  • Enpresa eta erakunde desberdinetako 500 pertsona inguru bertaratu dira Eusko Jaurlaritzak-Sprik enpresentzat dituzten laguntza-programak aurkezteko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Teknologi Parkeetan egindako jardunaldietara.
  • 110 milioitik gorako aurrekontua bideratuko da programa hauen bidez, 2014.urtean.

Spri_PTA_webOtsailaren 7, 12 eta 13an Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Teknologi Parkeek, hurrenez hurren, Eusko Jaurlaritzak eta Sprik enpresentzat dituzten laguntza-programak aurkezteko jardunaldiak hartu dituzte. Parkeetan eta hemendik kanpo kokatutako enpresa eta erakunde desberdinen aldetik, erantzun paregabea jaso duten jardunaldiak izan dira; izan ere, hiru Parke Teknologikoetako auditoriumak ia beteta izan dira hiru egunotan. Guztira, 500 pertsona inguruk hartu dute parte aurkezpen hauetan.

Miren Madinabeitia, Spriko Nazioartekotze Zuzendaria, Aitor Cobanera, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaria eta Imanol Cuetara, Ekintzailetza arloko Arduraduna izan dira laguntzen nondik norakoak azaldu dituztenak.

Alde batetik, Teknologia eta Berrikuntza arloko programak: Innobideak estrategiaren barruan Kudeabide eta Lehiabide; Hobeki + DIGITAL@; Lankidetza + DIGITAL@; Net’s; Etorgai; eta Gaitek.

Bestetik, Enpresa sustapenaren arloaren baitan daudenak: Ekintzaile, Miniconnect, AFI, Makinaren Renove plana, Gauzatu industria, Gauzatu atzerriko ezarpenak, Nazioartekotzeko Zerbitzuak eta Ondorengotzak.

2014.urtean zehar, Eusko Jaurlaritzak eta Sprik 110 milioi eurotik gorako diru-laguntzak bideratuko dituzte enpresei laguntzeko programa hauen bidez.

Partekatu

Beste berri batzuk