Parkea Musik Fest, aurten, Bizkaiko Parkeko Baserri Antzokian izango da

Albisteak, Bizkaia

Datorren ekainaren 7an izango da hitzordua, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko Baserri Antzokian, 14:00etatik aurrera

Inguru zientifiko-teknologiko batean ospatzen den musika-jaialdi bakarra da, eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko enpresetan diharduten profesionalak dira artistak

Jaialdia 2016an sortu zen, Gipuzkoako Parkeak antolatutako “Erronka bat Parkearentzat” berrikuntza irekiko ekimenaren barruan; Parkean bertan eta bertako langileekin musika-jaialdi bat egitea proposatu zuen Ibermática-ko Ainhoa Mutiloak.

Aurreko bi edizio arrakastatsuak Gipuzkoan egin ondoren, lehen aldiz ospatuko da Bizkaian.

 

Parkea Musik Festek Bizkaian egingo duen lehen edizioa arrakastatsua izaten ari da, taldeen inplikazioaren ikuspegitik; izan ere, datorren ekainaren 7an, 16 taldek parte hartuko dute. Talde horietako kide bat edo gehiago Euskadiko teknologia-parkeetan lan egiten duten langileak dira. Musika-estiloak askotarikoak izango dira, eta bi agertokitan joko dute: batetik, Baserriaren barruan, eta, bestetetik, kanpoaldeko zelaietan. Beraz, etengabe egongo da musika. Iker Villak aurkeztuko ditu taldeak.

Baina Parkea Musik Fest ez dira kontzertuak bakarrik: jarduera osagarriak ere egongo dira, besteak beste, nekazaritza ekologikoko postuak, terrazak, zozketak eta umeentzako jarduerak. Edari eta jatekoetarako (km0 hanburgesa, pizza begetala eta taloa) postuak egongo dira.

Jaialdira sartzea doakoa eta librea izango da, parkean lan egin ala ez.

Astelehenetik, maiatzaren 27tik, aurrera kontsumizioen bonoa eros dezakezu, 2 edari + jateko 1ekoa, 5 €-an, Baserri Antzokian bertan edo Parkeetako egoitza diren 3 eraikinetan (Zamudion, Miramonen eta Miñaon).

Ostiralean ikusiko dugu elkar, ekainaren 7an, arratsaldeko 14:00etatik aurrera, Derioko Baserri Antzokian.

Partekatu

Beste berri batzuk