“PARKEA MUSIK FEST” OSTEGUN HONETAN ITZULIKO DA ZAMUDIOKO CAMPUSERA, PARKE TEKNOLOGIKOETAKO ENPRESETAKO PROFESIONALEK OSATUTAKO BOST TALDEREN EMANALDIAREKIN
Ekitaldia edonorentzat irekia eta librea izango da, eta Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko Eraikin Nagusian egingo da, 17:00etatik aurrera
“Parkea Musik Fest” edizio hau girotuko duten bost taldeak Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko enpresetan lan egiten duten pertsonek osatzen dituzte eta Rock ikuskizun ederra emango dute
Datorren urriaren 6an, osteguna, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak “Parkea Musik Fest“ ekimenaren beste edizio bat hartuko du. Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak bultzatutako ekimena da, langileen talentu sortzailea ikusarazteko eta lanerako eremua esperientzia sozial eta kulturalei irekitako ekosistema bihurtzeko.
Ekitaldia Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko Eraikin Nagusian (101 eraikina) egingo da. 17:00etan hasiko dira happy hour-a eta lehenengo kontzertua, eta ondoren gainerako taldeek joko dute, guztiak rock ukitukoak. Saioa hasiko dutenak “Desert Tracks” (17:00) izango dira; ondoren “Old Skull” (17:45); gero “Red Crocodile” (18:30); horien ostean “Red Night Man” (19:15); eta, azkenik “Rojo Nieve” (20:00).
“Desert Track”-eko kideek Biofisika Institutuan egiten dute lan; “Old Skull” taldekoak, berriz, Ingeteam-etik datoz, “Red Crocodile”-ekoak antzera. “Rojo Nieve” taldeari dagokionez, Light & Systems enpresako kideak dira, eta, Blues musikari ere keinu egingo dion “Red Night Man” Ibermaticatik dator.
Ekitaldia Jon Gómez Garaik aurkeztu eta dinamizatuko du, eta bertaratzen direnentzako janari eta edari postua egongo da, eta 17:00etatik 18:00etara “happy hour”-a izango da. Horrez gain, amaieran DJ Saioa, kultur eta kirol ekitaldietarako sarreren zozketak eta Parkeetako langileentzako bonu gastronomikoak egongo dira.
Parkea Musik Fest duela sei urte abian jarritako “Parkerako Erronka bat” programatik sortutako ekimena da. Hiru edizio Donostiako eta Zamudioko/Derioko Campusetan egin ziren, pandemiaren ondorioz bertan behera utzi behar izan aurretik. Aurtengo ekainean Gasteizko Campusean egindako edizioarekin ekin zitzaion berriro ekimenari, eta dagoeneko beste bi deialdi aurreikusita daude: urriaren 13an Donostiako Campusean eta urriaren 20an Leioako Campusean.