Parkea, San Sebastián Gastronomika-Euskadi Basque Countryren galazko afariaren agertokia

Gipuzkoa

  • Urriaren 5etik 8ra egiten ari den gastronomia kongresuaren XVI.edizioak Italia eta bere gastronomia ditu ardatz nagusi.

Cena inaugural SS Gastronomika 2014 047Beste urte batez, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea San Sebastián Gastronomika-Euskadi Basque Country kongresuaren abiapuntu izan da, topaketaren inaugurazioko galazko afariarekin. 500dik gora lagun hurbildu dira Parkeko eraikin nagusira, munduko sukaldaritzarik onenaren agertoki den topaketari hasiera emateko.

Kongresuak aparteko Batzorde Teknikoa du, San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country kongresuari, bere sorreratik, forma eta bultzada eman diona. Honako sukaldari ospetsu eta entzutetsuek osatzen dute batzordea: Hilario Arbelaitz, Karlos Argiñano, Juan Mari Arzak, Martin Berasategi, Andoni Luis Aduriz eta Pedro Subijana, eta eurekin batera Roser Torras, kongresuko zuzendaria.

Topaketa lau kategoriatan banatuta dago, kategoria horietako bakoitzak bere espazioa duelarik Kursaal jauregiaren barruan: ALTA, OFF, Herrikoia eta Market. Alta kategoriako jardunaldiak Kursaaleko auditorioan egiten dira; munduko chef onenek euren azken sorkuntzak aurkezten dituzte agertoki gainean, hitzaldiekin eta janaria zuzenean prestatuz. Gainera, auditorioko eskerlekuetatik mugitu gabe sorkuntza horiek dastatzeko aukera dago.

OFF kategorian, ardoaren, cocktailgintzaren eta jatetxe munduaren profesionalik onenak elkartzen dira, hitzaldi, tailer, ikasgela, dastatze eta bestelako jarduera erakargarrietan. Kategoria honek bere batzorde tekniko propioa dauka, Ferran Centelles, Cristina Alcala eta Josep Rocak osatua, Roser Torres, kongresuko zuzendariarekin batera. Ardogintza munduaren atal berezi bat ere badago, egun oso bat dastaketa, hitzaldi eta erakustaldi onenekin.

Market espacioan, sektoreko markarik eta enpresari onenak elkartzen dira, elkartruke komertziala bultzatzeko eta, bereziki, sektoreko profesionalei zuzendutako produktu berriak ezagutzeko espazio propioa sortuz.

Jardunaldi herrikoia lehen egunean egiten da, Kursaaleko ateak ireki eta nahi duenak parte har dezake tailer, hitzaldi eta jarduera desberdinetan.

Partekatu

Beste berri batzuk