Parkeko enpresa sarituak

Bizkaia

Bizkaiko Teknologia Parkean kokatzen diren Euskaltel enpresa, Azti-Tecnalia zentro teknologikoa eta Siemens enpresa (Iparraldeko Ordezkaritza) saritu dituzte beren kudeaketaren bikaintasunarekin duten konpromisoarengatik Eusko Jaurlaritzak ematen dituen “Urrezko Q eta Zilarrezko Q-Kudeaketaren Kalitateari Euskal Sarien” bidez. Hala, Euskaltelek Urrezko Q-a lortu du eta sari hori eskuratu enpresarik gazteena bilakatu da, eta Azti-Tecnaliak eta Siemensek Zilarrezko Q-a jaso dute. Bestalde, errendimenduko handiko farmakoen screening-a ahalbidetzen duten neuroendekapenezko gaixotasunen eredu patologikoak garatzen dituen Innoprot enpresari –laster Bizkaiko Parkean kokatuko da– teknologia-saria eman diote enpresa berrien kategorian, Euskadiko ekintzailetza berritzaileari ematen zaizkion Toribio Echevarria Sarien XIX. edizioan.

Partekatu

Beste berri batzuk